2019ko martxoak 8 (Arg.: Noaua!)
Pasa den urtarrilaren 28an Usurbilgo “M8 egunero da” taldeak martxoaren 8ko Emakumeen Egunerako ekimenak prestatzen hasteko lehen bilera irekia antolatu zuen. Dagoeneko, bigarren bilera deia egin dute, otsailaren 4rako (asteartea). Bilera hau irekia izango da eta Potxoenean egingo da, 19:00etan.
2019ko martxoaren 8a egun historikoa
2019ko martxoaren 8a historikoa izan zen Euskal Herrian, 24 orduko grebara deitu zituzten emakumeak. Planto historikoa egin zuten herriko emakumeek. Emakumeen lanak gure gizartean duen eragina ikustarazteko eta lan hori aintzat hartu dadila eskatzeko deitu zuen grebara mugimendu feministak; emakumeen ekarpenik gabe, gizartea geratu egiten dela erakusteko. Euskal Herri osoan bezala, Usurbilen ere grebak jarraipen handia izan zuen. Usurbilgo emakume* talde batek egun osorako egitaraua antolatu zuen (+).