Usurbilgo Greba Batzordeak urtarrilaren 30erako egun osorako mobilizazio egutegia finkatu du

Urtarrilaren 30erako (osteguna), Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du. Dagoeneko herri, eskualde eta Gipuzkoa mailako mobilizazioak deitu dira ostegunerako. Usurbilen ere lan talde bat osatu da, Usurbilgo Greba Batzordea eta pasa den astean egindako bileran, urtarrilaren 30erako egun osorako mobilizazio egutegia finkatu zen. Usurbildarrak ostegunean egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deituak daude.

Egitaraua

Urtarrilak 28

  • 10:30 Usurbilgo Ernaik deituta, greba orokorra prestatzeko “gazte kedadak”.

Urtarrilak 30, osteguna

  • 09:00 Herri Bira Oiardo Kiroldegitik.
  • 11:00 Pentsiodunek deitutako elkarretaratzea udaletxe atarian (Joxe Martin Sagardia enparantza). Herritar oro deitua dago mobilizazio honetan parte hartzera.
  • 12:00 Pentsiodunen manifestazioa Donostiako Alderdi Ederretik.
  • 12:30 Manifestazio orokorra Artzai Onaren katedral paretik.
  • 18:00 Hernanira joateko gazte deialdia Oiardo Kiroldegian.
  • 18:30 Gazte blokea Hernaniko Tilosetan.
  • 19:00 Eskualdeko manifestazioa Hernanin.

Arratsaldean Buruntzaldeako mobilizazioa Hernanin

Arratsaldean eskualdeko mibilizazioa egingo da. Buruntzaldeako herritarrak Hernani erdiguneko plazatik abiatuko den manifestaziora deituak daude. Usurbilgo Greba Batzordeak Hernanira joateko deialdia egin du:

  • 18:00 Oiardo Kiroldegian.
  • 18:30 gazte blokea osatzekoa Hernaniko Tilosetan.
  • 19:00 eskualdeko manifestazioa Hernanin.

Greba girotzeko deialdia

Urtarrilaren 30eko greba orokorra girotzeko deialdia egin dute sare sozialen bidez. Hona proposamena:

  1. Bildu zure herriko, lantegiko, koadrillako,… lagun eta kideak.
  2. Grabatu bideo labur bat edo atera argazki bat grebari dei eginez: eman arrazoia(k) greba egiteko, bidali elkartasun mezua(k), egin zerbait originala…
  3. Zabaldu bideoa edo argazkia #GukEreGrebaOrokorra traolarekin eta zure herria, ikastetxea edo lantokia aipatu.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.