2019ko martxoak 8 (Arg.: Noaua!)
Usurbilgo “M8 egunero da” taldeak gaur (urtarrilak 28) bilera irekia egingo du arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Bilera honetan martxoaren 8ko Emakumeen Egunerako ekimenak antolatzeko proposamenak biltzen hasiko dira.
2019ko martxoaren 8a egun historikoa
2019ko martxoaren 8a historikoa izan zen Euskal Herrian, 24 orduko grebara deitu zituzten emakumeak. Planto historikoa egin zuten herriko emakumeek. Emakumeen lanak gure gizartean duen eragina ikustarazteko eta lan hori aintzat hartu dadila eskatzeko deitu zuen grebara mugimendu feministak; emakumeen ekarpenik gabe, gizartea geratu egiten dela erakusteko. Euskal Herri osoan bezala, Usurbilen ere grebak jarraipen handia izan zuen. Usurbilgo emakume* talde batek egun osorako egitaraua antolatu zuen (+).