Usurbilgo Udalak asteazkenera (urtarrilak 29) aurreratu du ezohikoa izaera izango duen udalbatza, ostegunean (urtarrilak 30) Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorra dela eta. Bilkura Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan egingo da, 18:00tan. Aipatzekoa da asteazkenean lan, pentsio eta bizi duinen aldeko mozioa bozkatuko duela udalbatzak. Amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- Aurreko bilkuretako akten onespena: 2019/11/28ko bilkura akta eta 2019/12/19ko bilkurako akta.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko abenduaren 16tik 2020ko urtarrilaren 17ra (2019/1062-2020/0028).
- 2019 Aurrekontua betetzeari buruzko finantza eta aurrekontu informazioaren berri ematea.
- JANP jaunaren aurkako zigor espedientea, bere zakurrarekin eman diren gertakizunengatik.
- Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko obretan jasandako kalte-galerengatik Construcciones Moyua, SL enpresari kalte-ordainak eskatzea.
- Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko sinatutako obra-kontratutik eratorritako aldeak itun bidez konpontzeko hitzarmen transakzionala onartzea.
- Mozioa: Lan- pentsio- bizitza duina. Urtarrilak 30 greba orokorra.
- Galdera-eskaerak.