Urtarrilaren 25ean (larunbata) Kantu Taldeko lagunak kantu-jiran aterako dira herrian zehar. Eguerdiko 12:30ean jarri da hitzordua Mikel Laboa plazan: “Herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera”.
ENTSEGUAK ASTELEHENTAN
Kantu Taldeko lagunak astelehenetan elkartzen dira, 18:00etatik 19:00etara, Udarregi Ikastolako HH-LHko eraikinean, Agerialdeko musika gelan.
KANTU-LIBURUXKA
Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta Noaua! Kultur Elkartearekin elkarlanean kantu-liburuxka kaleratu zuen eta eskuragarri dago 5 eurotan Noaua! Kultur Elkartean eta Lizardi liburu dendan. Liburuxka honetan 300 euskal abesti daude, kantuen eta egileen inguruko zenbait datuekin bater