Urtarrilaren 30eko greba orokorra girotzeko hainbat deialdi Usurbilen

U30

Urtarrilaren 30erako (osteguna), Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du eta egun hori girotzeko dagoeneko hainbat bilera egiten hasi dira Usurbilen. Buruntzaldea mailako mahai-inguru bat egin zen urtarrilaren 21ean, Ernai Usurbilek ere greba prestatzeko zenbait hitzordu finkatu ditu eta aste honetan urtarrilaren 30eko greba orokorra prestatzeko herritarren batzordeak bilera irekia deitu du.

Hitzorduak

Urtarrilak 22, asteazkena

  • Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek urtarrilaren 30erako lan, pentsio eta bizi duinen alde iragarri duten greba orokorra prestatzen segitzeko Usurbilgo greba batzordearen bilera irekia.
  • Potxoenean, 18:30ean.

Greba orokorra-U22

Urtarrilak 23, osteguna

  • Usurbilgo Ernaik deituta Gazte Kedada: Urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira, Usurbilgo gazteak antolatzeko beharra dugu! Horren ondorioz, ostegunetan greba prestatzeko gazte kedadak egingo ditugu! Usurbilgo gazteak ere lan, pentsio eta bizitza duinen alde borrokatulo dugu! Animatu eta zabaldu!”.
  • 10:30ean

Urtarrilak 28, asteartea

  • Usurbilgo Ernaik deituta Gazte Kedada: Urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira, Usurbilgo gazteak antolatzeko beharra dugu! Horren ondorioz, ostegunetan greba prestatzeko gazte kedadak egingo ditugu! Usurbilgo gazteak ere lan, pentsio eta bizitza duinen alde borrokatulo dugu! Animatu eta zabaldu!”.
  • 10:30ean

Greba orokorra-Ernai Usurbil

USKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTAREN ADIERAZPENA

(Abenduaren 13an BEC-en eginiko topaketakoa)

Sarrera

Egun bizi dugun eredu ekonomiko eta sozial sostengaezina dela gero eta agerikoagoa da. Gobernuek Europatik datozen politika neoliberalak bere egiten dituzte, aberastasunaren banaketa gero eta bidegabeagoaren bidez edota kapitalaren zerbitzura dauden politikaskalen bidez, besteak beste. Lan munduanprekarietatea egiturazkoa da eta sakontzen ari da 2010 eta 2012ko negoziazio kolektibo eta lan erreformaren bidez: langabezia, behin-behinekotasuna, lanaldi partzialak, eros-ahalmenaren galera, soldata arrakala, azpikontratazioa, uberizazioa… Pentsio publikoetan ere etengabe murrizketak egin dira 2011 eta 2013ko pentsio erreformen bidez, pentsio berrien murrizketak, eroste- ahalmenaren galera edota erretiro adinaren atzeratzea ekarriz. Gainera, bizitzaren sostengagarritasuna bera ere arriskuan jartzen ari dira, egitura kolektibo eta publikoak prekarizatuz eta babes sozialerako sistema eraitsiz: osasuna, prestazio sozialak, etxebizitza, zaintza…

Kartaren prozesua

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta Euskal Herrian aldaketa sozialaren alde gauden eragile sindikal eta sozial ezberdinak batzeko helburuarekin sortu zen. Geroztik borraka esparru berriak sortu edo indartu dira, bereziki aipagarriak direlarik mugimendu feministaren eta pentsiodunen mugimenduen garapena, baina baita ere ekonomia sozial eradaltzailearen hedapena, borroka ekologistaren suspertzea, borroka sindikalen indartzea eta zabalpena eremu berrietara… Hala, aldaketa sozialaren alde ekiteko beharra eta aukera mahagainean dauzkagu eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak tresna bat izaten jarraitu nahi du, aldaketa sozialaren aldeko eragile eta mugimendu ezberdinen aterki. Testuinguru honetan, tresna eraginkor bat bihurtzeko erronka jarri diogu gure buruari, gure ateak ireki eta gure burua birpentsatzekoa. Gaurko topaketak bide horretan mugarri bat bezala ulertzen ditugu.

Greba Orokorra zergatik eta zertarako: LAN, PENTSIO eta BIZI DUINAK

Horrekin batera, urtarrilaren 30ean Greba Orokorra deitu dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik.Lan munduaren egiturazko prekarietatearen aurrean,pentsioen murrizketaren aurrean eta bizitzaren sostengagarritasuna arriskuan jartzen duten neurrienaurrean, mezu argi bat daukagu: Lan, pentsio eta biziduinak! Pentsiodunen mugimenduaren deiari erantzunez deitu dugu Greba Orokorra. Bi urtez kalean egon eta gero, jauzi kualitatibo bat emateko beharra planteatu du mugimenduak, borroka horren alde beste kolektibo batzuk batzera deituz.

Borroka eta aldarrikapen horiek gure egiten ditugu, eta, gainera, Greba Orokorraren bidez bestelako aldarrikapenak ere ekarri nahi ditugu mahai gainera,Aldarrikapen Taulan jaso dugun bezala. Lan baldintzakduintzeko neurriak eskatzen ditugu: lanaldia 35 ordura jaistea, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea, soldata-arrakala amaitzea nahiz azpikontratazioetan enplegua eta lan baldintzak bermatzea. Egun ukatuak zaizkigun eskubide sozialak aitortzea eskatzen dugu: etxebizitza eskubide bat izateko neurri eraginkorrak hartzea, menpekotasun egoera guztiei erantzun egokia ematea zerbitzu sozialen sistema publiko, unibertsal eta doakoaren bidez… bizitza erdigunean jartzeko zaintza lanak ikusarazi, aitortu, bermatu eta duintzea eskatzen dugu.Garaia da azken urteetan murrizketekin kendu diguten guztia berreskuratzeko eta aldaketa sozialaren norabidean aurrera urratsak emateko. Pentsio, lan-baldintza eta bizitza duinak nahi ditugu, eta horregatik borrokan jarraituko dugu planeta suntsitzen ari den sistema ekonomiko eta sozial kapitalista, neoliberal eta patriarkal honen aurka. Bide honetan batera ekiteko tenorea dugu, bat eginik: langileak eta mugimendu sindikala, pentsiodunak, mugimendu feminista, gazteak, ikasleak, mugimendu ekologista, eskubide sozialen aldeko eragileak, arrazakeriaren aurkakoak, bestelako eredu bat eraikitzeko alternatibak garatzen ari garenak… denok batera antolatu gaitezen lantokietan eta eskualdez eskualde greba komiteetan, eta mobilizatu gaitezen urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean! Lan, pentsio eta bizi duinak!

Greba orokorra
sadads

Greba girotzeko deialdia

Urtarrilaren 30eko greba orokorra girotzeko deialdia egin dute sare sozialen bidez. Hona proposamena:

  1. Bildu zure herriko, lantegiko, koadrillako,… lagun eta kideak.
  2. Grabatu bideo labur bat edo atera argazki bat grebari dei eginez: eman arrazoia(k) greba egiteko, bidali elkartasun mezua(k), egin zerbait originala…
  3. Zabaldu bideoa edo argazkia #GukEreGrebaOrokorra traolarekin eta zure herria, ikastetxea edo lantokia aipatu.

u30-Deialdia

a

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.