Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak Picassenteko espetxetik Madrilgo Aranjuezkora mugituko dituzte

Espainiako Espetxe Erakundeek,  Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak Picassenteko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) Madrilgo Aranjuezkora (Espainia) mugituko dituztela jakinarazi du. Pasa den igandean hiru urteak beteta, gurasoengandik banandu zuten Xua Lasagabaster Uranga, eta ekitaldi bat egin zuten Donostiako Atano III.a pilotalekuan, gurasoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko.

gurasoengandik 600 kilometrotara

Espaianiako Espetxe legediaren arabera, Xuak 3 urte egin dituenean, Usurbildik Valentziako Picassenteko espetxean dituen guraso Olatz Lasabagaster eta Patxi Urangarengandik banandu dute. Beraz, Xua aurrerantzean ez da gurasoekin kartzelan biziko. Amaren sorterrian, Usurbilen biziko da hemendik aurrera bere amonarekin, gurasoengandik 600 kilometrotara (espetxe aldaketarekin 450 kilometro gutxi gorabehera). Motxiladun haurren kolektiboak kide berri bat izango du aurrerantzean; tamalez Xuak urrunduak dituen gurasoengandik bereizita  jarraituko du.

Hiru laurdenak beteta

Uranga zein Lasagabasterrek dagoeneko bete dituzte haien aurkako kartzela zigorren hiru laurdenak. Bigarren graduan daudenez, egun batzuk espetxetik ateratzeko baimena eskatu zuten, baina ukatu egin die Zaintza epaileak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.