Xua Lasagabaster Uranga usurbildarra motxiladun haurren kolektiboko kide berria izango da gurasoak aske izan arte

Xua-Eguzkitza-Karkara7Arg.: Karkara

Igande arratsaldean (urtarrilak 19), Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak deituta elkarretaratze berezia egin zen Usurbilen, Eguzkitzako muralaren parean. Igandean bertan hiru urte bete zituen Xua Lasagabaster Uranga usurbildarrak. Goizean Donostiako Atano frontoian ekimen berezia egin zen Xua bera zoriontzeko eta haur motxiladunen egoera azaleratzeko (+).

Guraso bat edo biak espetxean dituzten 18 urtetik beherako 102 haur eta gazte daude egun Euskal Herrian, astebururo astebururo ehunka kilometro egin behar dituztenak 40 minutuz euren ama, aita edo gurasoak ikusteko. Motxiladun haurren kolektiboak kide berri bat izango du aurrerantzean; igande honetan 3 urte bete eta Usurbildik 600 kilometrotara, Valentziako Picassenteko espetxean urrunduak dituen gurasoengandik bereiziko duten Xua Lasagabaster Uranga usurbildarra.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua! eta Karkara

Xua, Espainiako legediak behartuta, espetxealdiaren hiru laurdenak beteta jada kalean behar zuten bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangarengandik urrundu dute. Honen ondorioz Xua Usurbilera etorri da eta amona Mari Karmen Anzarekin biziko da. Aurrerantzean, Valentziako Picassenteko espetxean dituen gurasoak bisitatzeko 1.200 kilometroko joan etorria egin beharko du Xuak.

Igande arratsaldeko ekimenean “Zorionak zuri” abestuz zoriondu zuten Xua Lasagabaster Uranga eta Xua gurasoekin etxeratzea eskatu ere, Eguzkitzan dagoen euskal presoak euskal herriratzeko muralaren aurrean egindako elkarretaratze berezian.

Adierazpena

“Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak hilabete hauetan ekimenarekin bat egin duten eragile eta norbanakoak eskertu zituen igande arratsaldeko elkarretaratze berezi horretan. Ahalenginak egin arren, Xua bere gurasoengandik banandu dutela berri eman zuten igandean bertan, Olatzi eta Patxiri eskubidez zegokien egun batzuetako baimena ukatuz. Baimena ez onartzeko argudioen artean, honakoa: “el permiso resulta en este momento prematuro, desaconsejable y difícil de entender socialmente”. Egoera bidegabeak bere horretan segi arren, injustizia honen kontra borrokatzen jarraituko dutela adierazi zuten herri plataformako kideek:

“Azken hilabeteotan Olatz, Patxi eta Xua ez banatzeko hainbat ekimen egin ditugu gure plataformatik. Eskakizun honetara orain artean batu zareten norbanako eta talde guztiak eskertu nahi ditugu. Ez dira gutxi izan, Patxi Urangari eta Olatz Lasagabasterri (Xuaren gurasoak) legedia arrunta aplikatuz, familiaren banaketa ekiditea eskatu dutenak. Orotara, 2.220 pertsonek babestu dugu eskakizuna. Usurbilgo eta Orioko 88 talde, elkarte eta merkatariek era berean atxikimendua azaldu dute.

Bereziki nabarmendu nahi dugu, Arartekoaren aldetik jasotako arreta eta bere esku dagoena egiteko prestutasuna. Baita Usurbilgo ikastolarena, eta parrokiako bi erretoreena, beren izenean familia ez banatzeko eskaera bideratu baitiete espetxeko zuzendaritza orokorrari eta zaintza epaileari. Halaber, Orio eta Usurbilgo udal talde guztienak, aurkeztu genuen mozioa aho batez onartu zutelako iazko urriaren 31n. Era berean, Batzar Nagusietako talde gehienek ere mozio berberarekin bat egin zuten joan den urtarrilaren 8an. Erakunde horiek ere beren akordioen berri eman diete espetxeko zuzendaritza orokorrari eta zaintza epaileari.

Tamalez, ahalegin hauek ez dute emaitzarik izan, eta gaur 3 urte bete dituen egunean, Xua bere gurasoengandik banatu egin dute. Azken orduko berri bat ere jaso dugu. Zaintza epaileak espetxetik egun batzuk ateratzeko baimena ukatu die Olatzi eta Patxiri, nahiz eta bigarren graduan izanik, horretarako eskubidea izan baduten.

Baimena ez onartzeko argudioen artean, honakoa: “el permiso resulta en este momento prematuro, desaconsejable y difícil de entender socialmente”. Guri bai egiten zaigula arrazonamendu hori zaila ulertzea, izan ere arestian aipatu ditugun atxikimendu guztiek hutsean uzten dituzte epaileak jarritako arrazoiak.

Gaur Xua motxiladun ume berri batean bilakatu da, eta beren ama edo aita edo biak ikusteko ehunka kilometro egin behar dituzten 102 umeen zerrendara gehitu da. Egoera krudel honi irtenbidea emateko garaia da, gomendagarria da, eta sozialki ulergaitza dena da egun oraindik bere horretan mantentzea. Horregatik injustizia honen kontra borrokatzen jarraituko dugu, ume horiek lehenbailehen motxilak gainetik erantzi ditzaten”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.