Urtarrilaren 23rako (osteguna) Atxegaldeko Jai Batzordeak bilera irekia deitu du Atxegaldeko festen etorkizunaz hitz egiteko. Deitzaileen esanetan Jai Batzordea errelebo beharrean dago. Bilera Atxegaldeko jaietan txosna kokatu ohi duten lokalean egingo da, arratsaldeko 19:00etan.
Atxegaldeko Jai Batzordea: “Jai Batzorde-ko kide izan eta Atxegalde festa giroan murgiltzen lagundu nahi dutenentzako bilera irekia deitu dugu, urtarrilaren 23an arratsaldeko 19:00etan, festetako txosna kokatu ohi duten lokalean. Animatu!”