Igandean 3 urte bete zituen Xua Lasagabaster Uranga zoriondu zuten Donostiako Atano frontoian “Motxilak gora!” ikuskizunean

@Sare_herritarra6Arg.: Sare Herritarra

Pasa den igandean (urtarrilak 19) Xua Lasagabazter Urangak hiru urte bete zituen eta Espaianiako Espetxe legediaren arabera, 3 urte egitean Usurbildik Valentziako Picassenteko espetxean dituen guraso Olatz Lasabagaster eta Patxi Urangarengandik banandu dute. Beraz, Xua aurrerantzean ez da gurasoekin kartzelan biziko. Amaren sorterrian, Usurbilen biziko da hemendik aurrera bere amonarekin, gurasoengandik 600 kilometrotara. Uranga zein Lasagabasterrek dagoeneko bete dituzte haien aurkako kartzela zigorren hiru laurdenak. Bigarren graduan daudenez, egun batzuk espetxetik ateratzeko baimena eskatu zuten, baina ukatu egin die Zaintza epaileak.

“Motxilak gora!” ikuskizun jendetsua

Sare Herritarrak eta Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak antolatuta, “Motxilak gora!” ikuskizun jendetsua ospatu zen igande goizean, Donostiako Atano frontoian. Usurbildik 600 kilometrotara, Valentziako Picassenteko espetxean dituen Xua Lasagabaster Uranga usurbildarrak 3 urte bete zituen egunean plazaratu zen ikuskizuna. Guraso bat edo biak espetxean dituen Euskal Herriko 102 haur eta gazte motxiladunak izan ziren protagonista. Haien eskubideak betearaztea eskatu zen, ikuskizun alai eta koloretsuan.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @sare_herritarra, @noaua, @itsasertze, @josebaazkarraga, @MertxeAizpurua, @AgurtzaneSola, @XingolaUsurbi, Andoni Canellada (Foku)

Haur eta gazte motxiladunak abesten, errezitatzen, dantzan, bertsotan… aritu ziren. Emanaldian guztian husten joan ziren motxila erraldoia bizkar gainean zeraman Porrotx izan zuten bidelagun. Haur eta gazte hauek bizi duten bidegabekeria, sufrimendu eta eskubide urraketez betetako Porrotxen motxila husten joan ziren emanaldian zehar.

Xuaren ama Olatz Lasabagasterren atxilotu aurretik Hik Hasin ari zen lanean eta ikuskizunean bere lankideak parte hartu zuten. Guztien izenean, Ainhoa Azpiroz usurbildarrak hitz hauek eskaini zituen: “Xuaren ama baikorra da, Hik Hasikoak bezala. Patxi aita eta Olatz ama Xuarekin etxean nahi ditugu. Zorionak Xua! Olatz eta Patxi maite zaituztegu!”.

Ikuskizunaren amaieran, bertan bilduta zeuden haur eta helduek puxika txuriak goraka jaurti zituzten Xuari “zorionak zuri” abestuz giro alaiean. Talde argazki erraldoi bat aterata amaitu zen ekimena.

Sare

Sarek eta Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak eskerrak helarazi dizkiete igande goizean Donostiako Atanon ospatu zen “Motxilak gora!” ikuskizunera joandakoei. Sarek motxiladun haurrak haiekin gurasoekin batera etxeratzea eskatu du beste behin, eta horretarako, espetxe politika aldatzeko garaia dela irudikatu zuten igandeko ekitaldiarekin. Donostiako Atanon “Motxilak gora!” ikuskizun jendetsua ospatu aurretik hedabideei eskainitako adierazpenetan, emanaldiaren heleburua azaldu zuen Sarek: “Espetxe politika hau azalean erarik gordinenean bizi duten motxiladun haurren egoera plazaratu nahi izan dugu”.

Guraso bat edo biak espetxean dituzten 18 urtetik beherako 102 haur eta gazte daude egun Euskal Herrian, astebururo astebururo ehunka kilometro egin behar dituztenak 40 minutuz euren ama, aita edo gurasoak ikusteko. Motxiladun haurren kolektiboak kide berri bat izango du aurrerantzean; igande honetan 3 urte bete eta Usurbildik 600 kilometrotara, Valentziako Picassenteko espetxean urrunduak dituen gurasoengandik bereiziko duten Xua Lasagabaster Uranga usurbildarra.

Informazio gehiago

 

One thought on “Igandean 3 urte bete zituen Xua Lasagabaster Uranga zoriondu zuten Donostiako Atano frontoian “Motxilak gora!” ikuskizunean

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.