Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra, Udarregi ikastolan, 2020-2021 ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko da.
Ate irekien eguna
Aurretik, urtarrilaren 25ean (larunbata), ate irekien eguna ospatuko du ikastolak, goizeko 10:30ean, eraikin berriko jangelan. Bertan, ikastolaren ezaugarriak eta funtzionamendua azalduko dira eta instalazioetan zehar ibilbidea egingo da, ikastola ezagutzeko asmoz.
Udarregi ikastolaren eskaintza
- Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza integrala (0-16 urte bitarte).
- Euskalduna. Euskaldun konprometituak hazten dira.
- Irakaskuntza Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa DBHn.
- Ikastola inklusiboa, guztion ikastola bultzatzen da: aniztasuna, garapen erritmo ezberdinak aintzat hartuz.
- Ikastola Berritzailea: Berrikuntza didaktiko, metodologiko eta teknologiko etengabeak.
- KIVa ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullyinga) aurkako programa indarrean.
- Autobus zerbitzua: Lasarte-Oria, Zubieta, Santuenea eta Aginaga.
- Jangela: Bertan sukaldatutako herriko produktuak
- Goizeko zaintza: 08:00etatik 09:00etara eta iraila eta ekainean arratsaldeko zaintza ere: 14:30etik 16:30era.
- Zirimara Aisialdi Proiektua eta eskolaz kanpoko jarduerak: Kirola, dantza, antzerkia, bertsolaritza, xakea, robotika,…
- Beka sistema propioa: kuoten %100.
PROIEKTUAK
- 0-6 MARKO PEDAGOGIKOA: Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.
- KONFIANTZAREN PEDAGOGIA: Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.
- IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.
- HIZPRO: Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak … bideratzen dira.
- ELEANITZ: Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.
- BLOK TAC: Konpetentzien lanketan oinarritutako proiektua da honakoa. Ikaslearen aurre- ezagutzak mobilizatuz, proiektu bat aurrera eramatea du helburu, testuinguru ezberdin batean.
- EKI: Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.
- KIVA: Eskola jazarpenari aurre egin eta prebenitzeko proiektu Finlandiarra.
- AGENDA 21: Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 21 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.
- ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA: Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.
ZERBITZUAK
- Garraioa:.auzoetatik ikasleak ikastolara joan-etorria egiteko zerbitzu erosoa.
- Jangela: bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatua eta osasuntsua.
- Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara. Iraila eta ekaineko arratsaldetan zaintza ere eskaintzen da 14:30etik 16:30era.
- Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xake, antzerkigintza, robotika, bertsolaritza,…
Eta aurreko guztiaren euskarri gisa
- 52 urteko esperientzia Usurbilen.
- Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
- Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
- Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba.
- Guraso Kooperatiba.
- Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun Kalitate Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.
Matrikulazioa
- Matrikulatzeko epea: Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra (biak barne).
- Matrikulatzeko ordutegia: Aldez aurretik Ikastolara deituz, ordua adosteko (3 urtetik-16 urtera).
- Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agiriak: Udaleko bizikidetza-ziurtagiria, haurraren NAN tamainako argazkia, familia-liburua, gurasoen NAN, gizarte asegurantzako txartela eta kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak).
Informazio gehiago
Udarregi ikastola
-
Gernika ibilbidea, 11 – Usurbil
-
943 361 216
- usurbil@ikastola.eus
- udarregi.eus
Haur Eskola
- Ugarte, 9 – Usurbil
- 943 374 061
- haureskola@udarregi.eus
- udarregi.eus