Urtarrilaren 25ean Miriam Arrillaga Beloki pilotariari herri omenaldia egingo zaio Ariztitxo pilotalekuan

Miriam Arrillaga-Aginaga omenaldia

Urtarrilaren 25ean (larunbata) Miriam Arrillaga Beloki, Emakume Master Cup-en 4 t´erdiko txapeldunari herri omenaldia egingo dio Aginagako herriak, Ariztitxo frontoian ospatuko den pilota jaialdian, arratsaldeko 18:00etan. Miriam Arrillagak eta maila profesionalean lehiatzen ari den Aitor Aranguren pilotari aginagarrak neurketa bana jokatuko dute. Pilota jaialdi honetarako dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte.

Aurretik Zubietarrek egin zioten omenaldia Miriam Arrillagari (+), eta oraingoan Aginagako herriak egingo dio, Antxomolantxa Elkarteak eta Usurbilgo Udalaren laguntzarekin.

Miriam Arrillaga-Zubieta omenaldiaMiriam Arrillaga eta Haritz Arrizabalaga, Zubietako alkatea (Arg.: Noaua!)

Parte hartzaileak

  • Patri Espinar-Miriam Arrillaga / Eneritz Arrieta-Maider Mendizabal
  • Binakako Promozio Txapelketa 2020: Arteaga II-Urretabizkaia II / Peña II-Aranguren

Sarrerak salgai

  • Pilota jaialdirako txartelak aurrez eskuratu daitezke Bordatxo eta Arrate tabernetan edo entradasfronton.com atarian. Eunean bertan ere salgai egongo dira Aristitxo frontoian.
  • Prezioak: 10 euro (16 urtetik gorakoek), 5 euro (10-15 urte artekoek), doan (0-9 urte artekoek).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.