Urtarrilaren 22an Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’ ipuin-bilduma aztertuko da Sutegi Udal Liburutegian

Bihotz handiegia

Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, urtarrilaren 22an (asteazkena) Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’ ipuin-bilduma aztertuko da ikuspegi feministatik, Kattalin Miner kazetari eta idazleak bideratuko duen saioan. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasiko da Sutegiko liburutegian.

Bihotz handiegia ipuin-bilduma

“Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez. Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek. Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten”.

Eider Rodriguez

Eider Rodriguez

Eider Rodriguez Oreretan jaio zen, (1977). Publizitatean lizentziatua eta lanbidez irakaslea da EHUko irakasleen unibertsitate eskolan. Kazetari lanetan aritua da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunerokoetan. Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004)) narrazio liburua da argitaratu duen lehen literatur lana.

2006an Irene Nemirovskiren lehen liburua Le bal euskaratu du Eider Rodriguezek Dantzaldia (Txalaparta, 2006) izenburupean. Hogeita bost urterekin idatzi zuen Nemorovskik liburua. Naziek Auschwitzen hil zuten idazleak ama-alaben arteko hartu-eman istilutsuak jorratzen ditu liburu honetan. 2018an Euskadi Saria jaso zuen Bihotz Handiegia lanagatik eta urte berean Haur eta Gazte literatura Euskadi Saria Santa Familia lanagatik.

Kattalin Miner

Kattalin Miner

Kattalin Miner Perez (Hernani, 1988) gipuzkoar kazetari, idazle eta ekintzaile feminista da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziaduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Literatura Konparatuan masterduna da. Horrez gain, Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko masterra egin zuen EHUn.

2015ean Igartza Saria irabazi zuen Kafe beteak izenburuko eleberri proiektuagatik, baina 2017an eleberria argitaratu zenean Nola heldu naiz ni honaino izenburua jaso zuen. Bertan gaur egungo aktualitatearen erretratuaren deskribapen zehatz bat egiten du Jezabel izeneko emakume gaztearen bizitza kontatuz. 2019an Moio: gordetzea ezinezko zen saiakera liburu argitaratu zuen Tene Mujika beka irabazi eta gero. Bertan Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egiten du, bederatzi lagun elkarrizketatuz.

Euskal hedabideetan kolaborazioak egin izan ditu: EITB, Berria, Naiz eta Argian besteak beste.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.