2020ko inauterien jaia otsailaren 22an (larunbata) ospatuko da Usurbilen. Azken urteetan bezala Usurbilgo Noaua! Kultur Elkartea antolaketa lanetan dihardu Udalaren laguntzarekin. Mozorrotzeko gaia librea da baina batzuetan zaila izaten da zertaz jantzi eta azken urteetan laguntza moduan gai bat jartzen da. Urtero bezala herriko tabernetan eta gune esanguratsuetan zerrendak jarri dira nahi duenak gaia proposatzeko. Dagoeneko gaia aukeratu da: DANTZA. Zirimara Eskola Kiroleko proiektuko kideen ekarpena izan da.
Antolatzaileek jakinarazi dute, otsailaren 22ko jaialdiari buruzko xehetasun gehiago hurrengo asteetan eskainiko dituztela.
Azken urteetako gaiak
Azken urteetan Inauteri Festetarako hautatu diren gaien zerrenda duzue jarraian:
- 2002: Extralurtarrak
- 2003: Munduko kulturak
- 2004: Hollywood
- 2005: Usurbil, Oesteko herri
- 2006: Marrazki bizidunak
- 2007: Brasil
- 2008: Xomorroak
- 2009: Olinpiar Jokoak
- 2010: Zirkoa
- 2011: Itsasoa
- 2012: Mitologia
- 2013: Musika
- 2014: Erdi Aroa
- 2015: Ipuinak
- 2016: Lanbideak
- 2017: Ingurumena
- 2018: Ospetsuak
- 2019: Jolasak
- 2020: Dantza