San Sebastian Egunaren ospakizunean Euskotrenek eta Lurraldebusek ordutegi bereziak jarri dituzte

frentes-de-tren-y-autobus_318-27579Urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian Egunaren ospakizunak direla eta, Euskotrenek eta Lurraldebusek ordutegi bereziak jarri dituzte.

EuskoTren

Euskotrenek urtarrilaren 19tik 20rako gauean ‘San Sebastian bezperako’ joan-etorriak errazteko trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Lasarte-Oria/Hendaia, Altza/Amara eta Zumaia/Amara tarteetan trenak gau osoan zehar ibiliko dira.

  • Lasarte-Oria/Hendaia linean errefortzua 30 minutuz behin gaueko trenen eskaintza izango da eta Altza/Amara linean trenen zirkulazioa ordu betez behin egongo da.
  • Zumaia eta Amara artean gau osoan zehar ordu betez behin trenen gaueko zerbitzua egongo da.
  • Astelehenean, urtarrilaren 20an, trenen ordutegia lanegunetako ohikoa izango da.

Autobusak

Euskotrenek Danborradan zehar Zumaia eta Donostia artean Lurraldebus autobusen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du. Hain zuzen ere, zerbitzu berezi hori urtarrilaren 19an eta 20an gauez eskainiko da.

Lurraldebus UK49G Zumaia-Donostia lineako zerbitzu berezia honako hau izango da:

  • Urtarrilaren 19ko gaua (igandea). Irteerak Zumaiatik, ordu betez behin, 23:00ak eta goizaldeko 4:00ak bitartean. Kontrako noranzkoan, irteerak Donostiatik, baita ere ordu betez behin, 0:00ak eta 5:00ak bitartean.
  • Urtarrilaren 20ko gaua (astelehena). Azken irteera Zumaiatik 23:00etan. Donostiatik, zirkulazioak 0:30ean eta 2:00etan.
  • UK49G lineako autobusek geldialdia honako herrietan egingo dute: Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil, Urbil eta Donostia.

San Sebastián eguna: Lurraldebus DB02 eta UK10 lineetako autobusen zerbitzua:

  • San Sebastián jaieguna dela eta, astelehenean, urtarrilaren 20an, DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta UK10 Zumaia-Donostia (AP-8) Lurraldebus lineetan ohiko errefortzuak ez dira ibiliko.

Astelehenean, urtarrilaren 20an, kendutako errefortzu horiek honako hauek dira:

  • DB02 Ermua-Donostia (AP-8) linea. Bi irteerak Eibartik 7:10ean, bat zuzena Donostiaraino eta beste bat EHUtik. Eta irteera bat 14:20an Donostiatik Eibarreraino.
  • UK10 Zumaia-Donostia (AP-8 Zarautzetik) linea. Irteerak Donostiatik 13:00ean, 14:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.

Ordutegiak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.