Xuak urtarrilaren 19an hiru urte beteko ditu eta Usurbildik 600 kilometrora dagoen Picassenteko espetxean dituen gurasogandik bananduko dute

Sare U19

Urtarrilaren 19an (igandea), Xua Lasagabazter Urangak urtarrilaren 19an hiru urte beteko ditu eta Usurbildik 600 kilometrora dagoen Valentziako Picassenteko espetxean dituen guraso Olatz Lasabagaster eta Patxi Urangarengandik bananduko dute. Egoera latz honen berri emateko, egun horretan bi ekimen egingo dira, bata Donostian eta beste Usurbilen.

“Motxilak gora!” ikuskizuna

Sarek eta Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak “Motxilak gora!” ikuskizuna antolatu dute. Donostiako Atano frontoian egingo da goizeko 11:30ean. Xua eta guraso bat edo biak espetxean dituzten gainerako haur motxiladunen (105 guztira) aldeko ekitaldia izango da.

Ikuskizuna ikusteko dagoeneko sarrerak  sare.eus  webgunean eskuratu daitezke: 6 euro aurrez, 8 euro egunean bertan. 0-2 urte artekoek doan.

Ikuskizun honetan besteren artean Porrotx pailazoak parte hartuko du: “Urtarrilaren 19an Xuari zorionak zuri kantatuko diogu Atanotik. Pailazo eta musikariak soilik ez, protagonistak herrialde guztietako eta adin guztietako haur motxiladunak izango dira. Hartu azkar, agortuko dira eta denak!”.

Usurbilen elkarretaratze berezia

bariazioak

Xua Gurasoekin Etxera herri ekimenak urtarrilaren 19an elkarretaratze berezia egingo du Usurbilgo Eguzkitzako errotondan, arratsaldeko 19:00etan. Herritarrei bertara gerturatzeko deia egin diete.

Xua Gurasoekin Etxera: “Dakizuen bezala, Xuak urtarrilaren 19an beteko ditu hiru urte eta Picassenteko espetxean dagoen bere amarengandik bereziko dute, non eta “mirakuluren” bat ez den gertatzen. Egun horretarako eta bere gurasoekin (Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga) etxeratzeko eskaera are eta ozenago egiteko, elkarretaratze berezia deitu dugu. Igandea, urtarrilak 19, arratsaldeko 19:00etan Eguzkitzakoko errotondan (herriko sarrerako “babarruna”). Xua Gurasoekin Etxera eskaerara jende, erakunde eta elkarte andana lotu da azken hilabeteotan. Atxikimendu horiek guztiak bistaratzeko elkarretaratzera bertaratzeko deia egiten diegu”.

Espetxe zigorraren hiru laurdenak beteak

Olatzek, Patxik eta Xuak aspaldi kalean egon behar zuten, izan ere Olatzek eta Patxik espetxe zigorraren hiru laurdenak beteak baitituzte jada.  2021eko ekainerako finkatua dute irteera data. Gaur egun indarrean den araudia aplikatuta kalean behar lukete: “Olatz eta Patxiren kasuan ere lege arrunta aplikatzea eskatzen dugu eta eskubidez dagokien baldintzapeko askatasunean jartzea”. 

  • Nor da XUA? Valentziako Picassent espetxean jaio zen haurtxo bat eta urtarrilean beteko ditu hiru urte.
  • Nortzuk dira GURASOAK? Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. 2019ko ekainaren 23an 10 urte bete zituzten kartzelan. 12 urteko zigorraren ¾ ak ondo beteta dituzte dagoeneko. Espainiako legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete.
  • Zergatik ETXERA? Hirurek etxean behar dutelako legez. 2017ko urtarrilean jaio zen Xua Picassenteko espetxean. Han daude gaur egun. Baina laster banatuko da familia Xua Euskal Herrira etorriko baita urtarrilean. Eta gurasoek preso jarraituko dute, banaketa benetan gogorra izango da. Hiru urteko umetxo bati gurasoekin egoteko eskubidea kenduko zaio.

Helbideak

  • Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
  • Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.