Urtarrilaren 17an Amelia Tiganus aktibista feministaren hitzaldia Sutegiko auditorioan

Amelia TiganusAmelia Tiganus

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, urtarrilaren 17an (ostirala) “La violencia sexual en el neoliberalismo: estrategias feministas para combatirla” hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditorioan, 19:00etan. Hizlaria Amelia Tiganus izango da eta saioa gazteleraz eskainiko da.

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila: “Espainiar estatuko prostituzio etxeetan bost urtean salerosketa-trafikoa eta sexu-esplotazioa pairatu ostean, bere bizitza borroka feministari eman dionaren testigantza jasoko dugu. Adorea, ahalduntzea, erresilientzia eta militantzia feminista: subjektu politiko bihurtzeko gakoak”.

Amelia Tiganus

Amelia Tiganus (Galați, Errumania, 1984) aktibista feminista da. Emakumeen salerosketatik bizirik ateratakoa, abolizionista eta Feminicio.net plataformako koordinatzailea da.

13 urte zituela, eskolatik etxerako bidean bortxatu egin zuten eta geroztik bere ibilbidea aldatu zen. Ez zuen lotsagatik salatu eta bortxatekek jarraitu zuten. Irakasle edo medikua izan nahi zuen baina ikasketak utzi zituen. 17 urterekin lagun batek kaptatu zuen eta, egoerak bultzatuta, bere proposamena onartuz Iberiar Penintsula aldera abiatu zen. 2002an hasi zen prostituzioan Alacanten. Bost urtez 40 prostituzio etxe baino gehiagotan aritu zen, Euskal Herrikoetan barne. 2007an azken hauetariko batean zegoela, prostituzioa uztea erabaki zuen eta geroztik Gipuzkoan bizi eta taberna batean lan eginez, aldi berean aktibismo feministan murgildurik dirau.

Prostituzioa utzi eta denbora batera Tiganus feminismoaren ildo teorikoak ezagutzen hasi zen. Hori dela eta, berak bizitakoei bestelako interpretazioa ematen hastean, aktibismora bideratu zituen bere esku hartzeak. 2015etik aurrera Feminicidio.net webgunearen egitasmoaren koordinatzailea da prostituzioaren kontsumoa saihesteko sentsibilizazio tailerrak zein hausnarketarako baliabideak hedatuz. Prostituzioan diharduten andreen bizimodua hobetzen laguntzearen aldekoa da, baita aldi berean prostituzioa desagertzeko urratsak ematearen defendatzailea ere.

Estatu mailan zein Latinoamerikan antolaturiko kongresuetan parte hartzen du eta hitzaldiak ematen ditu bere bizipenetatik abiatuz eta prostituzioaren abolizioaren aldeko diskurtsoak sustatuz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.