Urtarrilaren 14an Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen jarraitzeko bilera irekia Potxoenean

Euskaraldia

Urtarrilaren 14an (asteartea), Usurbilgo Euskaraldia batzordeak 2020ko lehen bilera irekia egingo du Potxoenean, 17:30ean. Bilera hau 2020an burutuko den Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen jarraitzeko izango da. Ahobizi eta Belarriprestekin batera, entitateen parte hartzea sustatu nahi da “ariguneen” bidez.

2020ko Euskaraldiak bi asteko iraupena izango du. Iazko norbanakoen konpromisoei, konpromiso kolektiboena gaineratuko zaie. Denetariko entitateen parte hartzea sustatuko da hurrengo urtebete honetan “Ariguneen” (euskaraz aritzeko gune kolektiboen) bidez: lantegi, erakunde, eragile edo elkarteak, azken finean, herritar taldeak.

euskaraldia lan taldeaUsurbilgo Euskaraldiko lan taldea (Arg.: @EuskaraldiaUsur)

Bi baldintza

Bi baldintza bete beharko dituzte Ariguneetako partaideek:

  1. Denek euskaraz ulertzeko gai izan behar dute.
  2. 15 egunez euskaraz aritzera konprometitu behar dira.

lau lan talde martxan

Aurreko edizioan bezala, bi hilabetean behin bilduko den herritarren batzorde ireki bat osatu da. Eta haren baitan lau lan talde martxan dira, entitateekin lan egin, ekintzak antolatu edota komunikazio zein koordinazio lanez arduratzeko. Lan talde bakoitzak kideen artean adostuko ditu lan-dinamika eta bileren maiztasuna.Antolaketa lanetan izan den aldaketak argitu dituzte: “Batzorde hori baliatuko dute lantaldeek elkarren berri izateko, eta bilera horietan hartuko dira guztioi eragingo dizkiguten erabakiak. Batzordea irekia izango da, eta edonork parte har dezake”.

2020ko Euskaraldia

  • Noiz: azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
  • Iraupena: 15 egun.
  • Parte hartzeko moduak: Norbanakoek: Ahobizi (lehen hitza euskaraz) edo Belarriprest (Ahobizien hizketari jarraipena ematea) gisa. Entitateek: Ariguneen bidez.
  • Izen ematea: Usurbilek herri bezala urrian eman zuen izena eta herritarrentzat 2020ko irailean.
  • Antolaketa egitura berria lanean da: Herritarren batzorde ireki bat eta lau lan talde ireki:
  1. Entitateekin lan egingo duen taldea: entitateei Euskaraldia aurkeztu, parte hartzera gonbidatu eta ekimena aurrera eramateko laguntza eskaini edota herriko entitateen mapa osatuko dute.
  2. Ekintzen lan taldea: Euskaraldia herriratzeko ekimenak antolatuko ditu; tartean, datorren Euskararen Egunekoak.
  3. Komunikazio lan taldea: webgunearen eta sare sozialen kudeaketa, albisteak sortzea, antolatutako ekintzen berri emango du…
  4. Koordinazio lan taldea: kontu ekonomikoak eta barne harremanak kudeatuko ditu (Gipuzkoako foroetan parte hartu…).
  • Antolaketa lanetan parte hartzea: lantalderen batean parte hartu edo une puntualetan laguntzeko aukera.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.