Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, urtarrilaren 12an (igandea), 3 urtetik gorakoentzat zuzendutako “Pirata arratoia” euskarazko zinea eskainiko da Sutegiko auditorioan arratsaldeko 17:00etan. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke, 3€ren truke.
Pirata arratoia
Bidelapurren artean gozozaleena. Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen dituen bidaiari guztien janaria lapurtzen du, bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egiten duen arte. Julia Donaldsonek sortutako istorio dibertigarria.
Fitxa teknikoa
- Generoa: Animazioa
- Iraupena: 55 minutu
- Herrialdea: Erresuma Batua
- Urtea: 2017
- Zuzendaria: Jeroen Jaspaert
- Gidoia: Julia Donaldson eta Axel Scheffler