Urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan egingo diren “Orain presoak. Atera bidera” manifestazioetan parte hartzeko deia

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarra mugimenduak antolatuta, urtarrilaren 11n (larunbata), manifeztazioak egingo dira Baionan eta Bilbon, “Orain presoak. Atera bidera” lemapean. Baionako manifestazio 15:00tan haisko da, Laugatik eta Bilbokoa 17:00etan,  La Casillatik.

Usurbildik autobusa

Usurbilgo Sarek autobusa antolatu du Bilboko manifestaziora joateko. Bertara joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute taberna hauetan: Aitzagan, Txiribogan edo Bordatxon. Autobusa 15:00etan aterako da Oiardo Kiroldegi paretik.

Sare

U11-SareArg.: Sare

“Lehenik eta behin, euskal presoen senideei esan nahi diegu Bilbo eta Baionako manifestazioan batuko diren milaka eta milaka lagunen babesa dutela, oraindik orain indarrean den urrunketa politika krudelaren aurrean. Gaur bertan, ordu batzuen buruan, ehundaka senide eta lagunek errepidera jo beharko dute berriz ehundaka edo milaka kilómetrotara urrunduak diren euren senide presoak ikusteko.

Bigarrenez, esan; Batetik, Bilbon kalera irtengo garela, egun batzuk barru osatuko den Madrileko Gobernu berria ispilu aurrean jartzeko, estaltzen saiatzen diren errealitate hau argitara ateraz, jendartearen zati handi baten aldarriekin. Bestetik, Baionan kalera irtengo garela Gobernu frantsesari gure haserrea, deliberamendua, gure anbizioa modu berean adieraziz, aniztasun handienean, bake justu eta iraunkor bat nahi dugulako, konbentziturik presoen gaiak ez diela kalte egiten biktimei.

Orain da unea. Madrilen eratuko den Gobernu berri honen aurrean, hemen lortutako gehiengo sozial, politiko eta sindikalaren adostasunak bertara eramateko. Madrileko politikariek hemen konpondu gabeko arazo bat denaren kontziente egin daitezen eta elkarbizitzarako konponbidea ezinbestekoa dela ulertzeko. Sanchez presidenteak duela urte eta erdi espetxe politika aldatzeko asmoa iragarri zuen, ETAren desegitearen ostean zentzurik ez zuela eta. Hitz ederrak, ekintzak ordea ez horrenbeste.

Eta orain da unea ere Baionan kalera irtekoa, Parisekin eztabaida berrabiatzeko. Macron presidenteak 2019ko maiatzean Biarritzera etorri zenean adierazi zuen «Euskal Herria eredugarria da niretzat gatazkaren konponbidean eta armetatik ateratzeko bidean. (…). Estatuaren eginbeharra da mugimendua sustengatzea. Ez dugu historia errepikatu behar, lagundu behar da». Ele ederrak sinesten dituenak engaiatzen ditu, eta lehenik eta behin ahozkatu dituztenak ditu engaiatzen! Baionan izanen gira hau adierazteko: «hitza hitz! ez dezagun historia errepika!» ez dugu etsiko ele eder horiek errealitate bihurtu arte!

Guk ere ez dugu historia errepika dadin nahi, aurrera egin ahi dugu, gure seme-alaba eta bilobentzat etorkizun hobe bat utzi. Horregatik, Baionan, traktoreak aintzinean dituztela, “Ez dezagun historia errepika araz” jasotzen duen pankarta bat eramango dute etorkizun berri baten jabedun diren generazio berriek, gure herriko gazteek. Eta Bilbon, gazteak izango dira ere manifestazioaren aurrealdean “Orain Presoak” lemapean lona handi bat eramango dutenak.

Bilboko manifestazioari dagokionean ordea, gaur, indar bereziz, manifestazioaren amaiera ekitaldian hitza hartuko duten pertsonen izena ezagutzera eman nahi dugu.

Argi dugu, elkarbizitzarako ezinbestekoa dela bai biktimen, baita presoen ekarpen, hausnarketa eta parte hartzea ezinbestekoa dela. Urte hauetan zehar eginiko bide honen baitan, iragarri nahi dugu, gatazka honen baitako biktimak ere erdigunera ekarri asmoz, herri honek jasandako indarkerien biktima diren bi emakumezkok ahotsa eman nahi izan diotela manifestazio amaieran irakurriko den testuari.

Maite duten pertsona galtzearen mina era zuzenean jasan duten bi emakumezko. Gorrotoa eta mendekuak kalte baino ez duela egiten argi dutenak. Argi dutenak ere ez dutela nahi inork euren izenean hitz egitea, edota euren mina modu alderdikoi batean erabiltzea. Eta batez ere, euren sema-alabei eta bilobei jaso zutena baino jendarte hobe bat utzi nahi dieten emakumeak. Eraiki nahi dutenak, ahanzturarik gabe, baina aurrera eginez, gorrotorik gabe.

Rosa Rodero, ETAko biktima eta Asun Lasa, GALen biktima izango dira azken mezu horri ahotsa jarriko diotenak. Elkarbizitzari egin nahi diogun ekarpenaren parte izango da beraz manifestazio amaierako ekitaldia.

Amaitzeko, adierazi nahi dizuegu Baionako eta Bilboko manifestazioa era sinbolikoan batuko dugula; Bilbokoari hasiera ematerakoan, Baionan manifestazioan presente izango diren makilen sinbologia baliatuz, testigua pasako diegu Bilbon batuta diren kideei, gure manifestaldia amaitzear delarik.

Eman diezaiogun guztion artean amaiera prozesu honi, gertatutakoa berriro errepika ez dadin. Horretarako, irtenbide justu eta iraunkorra eraiki ahal izateko, dagokien errespetua eta erreparazioa eskaini behar zaie biktima guztiei eta espetxeetan preso eta senideek jasaten duten eskubideen urraketarekin behin betiko amaitu”.

U11-hostalaritza1

Hainbat ostalaritza-establezimendu eta kultura-animazioko taldeek urtarrilaren 11n euskal presoen eskubideen alde, gatazkaren eta haren ondorioen konponbide integralaren aldeko deialdia parte hartuko dutela adierazi dute.

Aurten, 150 ostalaritza-establezimendu inguru dira “Atera Bidera, Orain Presoak” ekimenari haien atxikimendua eta ekarpena erakutsi nahi diotenak. Establezimenduak Zazpikaleetan, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta manifestazioaren ibilbidean zehar daude banatuta. Pegatina batekin identifikatuta egongo dira Taberna Laguntzaile – Orain Presoak logoarekin.

U11-hostalaritza.jpg

sei animazio-talde Bilbon

Sei animazio-talde, esparru desberdinetakoak, Alde Zaharreko kaleak animatuko dituzte 12:00etatik 14:30era:

  • Santutxuko txistulariak.
  • Santutxuko gaiteroak.
  • Bilboko trikitilari eta pandero joleak.
  • Sare kantari.
  • Gernikako batukada.
  • Zorrozako Fave de fuca Elektro-txaranga.

Sare: “Helburua da, gune horretara urtarrilaren 11ko manifestazio handi horretan arratsaldean parte hartzeko asmoz etorriko diren pertsona guztiak, senti daitezela gatazkaren eta haren ondorio zuzenen konponbidearen alde Euskal Herri alai dagoela horretan, une honetara arte eten den bizikidetza hori egiazkoa egiteko asmo argiarekin. Izan ere, gaur egun, euskal presoak salbuespen-politika bat aplikatzearen biktima izaten jarraitzen dute egunero, eta politika horrek oinarrizko eskubideak urratzen dizkie, ez bakarrik beraiei, baita haien senide eta lagunei ere. Ziur gaude posible dela giza eskubideen babesgabetasun eta urratze horrekin amaitzea, herri honen gehiengoak irrikatutako ebazpen horri bidea irekitzeko, behar dugun benetako bizikidetzan oinarritutako gizarte kohesionatu horretara iristea ekarriko baitu”.

Baionan ere hainbat ekimen

  • 12:00etatik aurrera Kuxkuxtu txaranga, bazkarua (paella), bertso musikatua, Pontx pailazoa eta haurren txokoa.
  • 15:00etan manifestazioa Laugatik abiatuta eta makila eskuetan eramateko deia egin da.
  • Manifestazioaren ondoren, Patxa plazan jatekoa eta edatekoa (salda, taloak, matahamiak)
  • Animazioa gau osoan: trikitilariak, Orkresta Elektro Txaranga, B-Band, HK et les musiciens eta Onki Xin.

Informazio gehiago

Sare-espetxeak

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.