Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolatuta urtarrilaren 13an odol ematea anbulategian

OdolEmaileak

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak odola emateko 2020ko lehen hitzordua urtarrilaren 13an (astelehena) egingo du. Odol ematea bi hilero egiten da, lehen astelehenetan baina urtarrilaren 6a jai denez astebete atzeratu dute. Ohi bezala, 18:00-20:30 artean egingo da, Usurbilgo anbulategian.

Ohiko odol emanaldia

Odola emateko bete behar diren baldintza mediko eta legezkoak bete ondoren, odola ematea oso gauza erraza da, ez du minik ematen, eta 10 minutu eskas behar dira hori egiteko.

  • Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera.
  • Pertsona batek urtean gehienez zenbat aldiz eman dezake odola?
    Gizonek 4 aldiz
    – Emakumeek 3 aldiz
  • Odola ateratzeko tresna guztiak behin bakarrik erabiltzen dira, horregatik inork ezin du inolako gaixotasunik harrapatu odola emategatik.
  • Besoa tolestatzeko aldean dauden zainetako batetik ateratzen da odola.
  • Odola eman ondoren emaileari mokadutxo bat eskaintzen zaio.
  • Odola emateko zentrotik ateratzen denerako organismoa ondo dago.

Gutxieneko baldintzak

18 eta 70 urte artean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasunaz ondo egotea eta eta gure odolaren bitartez kutsatu daitekeen gaixotasunaren bat hartzeko bidea izan litekeen arrisku praktikarik egin ez izana.

Nahi izanez gero, informazio gehiago jaitsi dezakezu PDF hauen bidez:

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.