Urtarrilaren 7an (asteartea), Xabier Madariaga kazetariak aurkezten duen “Ur Handitan” saioren urteko lehen atala eskainiko da EITB1ean, 22:15ean. Atal honetan “Emakumea bere bakardadean” gaia landuko da, hain zuen emakumea eta kartzela hizpide izango dira. Madariagak hainbat emakume elkarrizketatuko ditu, guztiak kartzelarekin harreman zuzena dutenak. Horien artean usurbildar bat agertuko da, Mari Karmen Anza, Olatz Lasagabaster preso usurbildarraren ama. Une honetan, emakumearen ikuspetik, bizi duten egoera latzaren berri emango du.
Usurbildik 600 kilometrora
Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen alaba da eta jaio zenetik Usurbildik 600 kilometrotara bizi da gurasoekin, Picassenteko (Valentzia) espetxean. Xuak espetxea utzi beharko du hilabete honetan, 3 urte bete ostean.
Olatz eta Patxik 12 urteko espetxealdiaren hiru laurdenak beteak dituzten arren, Usurbildik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean jarraitzen dute preso.
- Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
- Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
EMAKUMEA BERE BAKARDADEAN
Urtarrilaren 7an, gaueko 22:15ean, emakumea eta kartzela hizpide, “Ur Handitan” saioaren urteko lehen atalean. #urhanditan @XMadariagaI @Beittu @Baleuko @euskaltelebista @eitb pic.twitter.com/HazCaGllZX
— UR HANDITAN (@UrHanditan) January 2, 2020