Gaur 2019ko udalbatzaren azken osoko bilkura egingo da Udalean

usurbilgoudala

Gaur, abenduak 19, 2019ko udalbatzaren azken osoko bilkura egingo da. Astebete aurreratu da, izatez abenduaren 26an egitekoa baitzen. Ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.

Gai zerrenda

  1. 2019/10/31ko ohiko bilkurako aktaren onespena.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko azaroaren 25etik abenduaren 13ra (2019/1005-2019/1061).
  3. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sareari (Gaztematika) atxikimendua.
  4. HAASetako A-108 (Atsobakar) Eremuko HEU 108.4 eta HEU 108.5 exekuzio unitateetako eta alboko espazio publikoaren Antolamendu Xehatuaren aldaketa. Hasierako onespenari tartekatutako alegazioa erantzutea eta aldaketa behin betikoz onartzea.
  5. Galdera-eskaerak.

2020ko ordenantza fiskalak, behin betiko onartuak

Astelehenean (abenduak 16) Usurbilgo Udalak, behin betirako onartu zituen 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, zerga, tasa, prezio publiko, kontribuzio berezi eta zerga kudeaketaren ordenantza fiskalean eginiko aldaketak. Informazio gehiago: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.