
Abenduaren 20an (ostirala) herriko ikastetxeetako ikasleak kantuan aterako dira, gabon-kantak abestera eta ondoren, oporrak hartuko dituzte urtarrilera arte. Hona hemen ikastetxe bakoitzak antolatu dituen ekimenak:
AGINAGAKO HERRI ESKOLA
- 10:00ak aldera, Aginagako Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen kantu-jira Aginagan barrena.
- Ondoren, guraso taldeak prestatuta hamaiketakoa egingo da.
UDARREGI IKASTOLA
- 09:30-10:45ak bitartean, LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira: LH-koek Kalezarko itzulia egingo dute eta DBH-koak Kaxkoan barrena ibiliko dira
- 12:10aK aldera, HH-koen kantu saioa ikastolako atarian.
- 16:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaie Haur Eskolan. 2-3 urteko haurren gelara igo eta haiekin egoteko aukera izango dute ekarritako opariak banatzen dituzten bitartean.
- 17:00ak aldera, Haur Eskolatik Kalezarreko plazara abituko dira kantuan. Eta handik Mikel Laboa plazara.
ZUBIETAKO HERRI ESKOLA
- 12:00ak aldera, gabon kantak senideekin Errebote plazan.
- Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan; txistorra eta edaria, musikaz lagunduta.