AGIJUPENS (Erretiratu eta Pentsiodunen Gizarte Zentroen Gipuzkoako Elkartea) eta Gure Pakea Elkarteak antolatuta, abenduaren 17an (asteartea), pentsioei buruzko hitzaldia eskainiko da Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 18:00tan. Hizlaria Jose Agustin Arrieta, Gipuzkoako Pentsiodunen Elkarteko lehendakaria izango da.
Aztertuko diren gaien interesa dela eta, antolatzaileek herritarrei bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu diete.