LarrEKO Mahaiak bat egingo du erraustegia geratzeko ostiraleko manifestazioarekin

Larreko mahaia.jpgAurkezpen eguneko argazkia (Arg.: Noaua!)

Ostiralean (abenduak 13) Usurbilgo Udalak “SOS Usurbil, erraustegia geliditu!” lemapean deitu duen manifestazioarekin bat egingo du LarrEKO Mahaiak: STEILAS, EHNE, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Greenpeace, LAB, GuraSOS, ELA, Etxalde, CCOO, Extinction Rebellion, Ernai, Eguzki eta OEIT- GEIS mediku taldea.

LarrEKO Mahaia:  ERRAUSTEGIA GELDITU!

1plataforma-climatica“Hasi da erraustegiko kea. Larreko Mahaia osatzen dugun eragile guztiok (STEILAS, EHNE, EAM, Greenpeace, LAB, GuraSOS, ELA, Etxalde, CCOO, Extinction Rebellion, Ernai, Eguzki eta OEIT- GEIS mediku taldea) erraustegia gelditzeko exijitzen dugu: isurtzen duen kea pertsonon eta ingurumenaren eta gure inguruko izakien osasunarentzako kaltegarria delako. Larrialdi ekologikoaren aurrean konponbidea baino, atzera pauso handia delako; kontsumorik basatienak eragindako ondorioak erraustu eta sortzen dugun kaltea desagertzen dela sinestarazi nahi digutelako… eta Gipuzkoan CO2 isuri gehien egiten dituenetako bat delako erraustegia. gelditu ezazue!

Klima aldaketa geldiarazteko beste oztopo bat da erraustegia eta ezin da beste aldera begiratu. Hamaika arrazoi daude eta ditugu abenduaren 13an, Usurbilen Erraustegia gelditzeko exijituz egingo den manifestaziora joateko. Larreko Mahaiak bat egiten du deialdiarekin eta Gipuzkoako jendartea bertara joan dadin animatu nahi dugu. 19:00etan Usurbilgo Joxe Martin Sagardia plazatik abiatuko da, etorri!”

LARREKO MAHAIAREN LAN ILDOAK

  • Ingurumen larrialdiaren aurrean, herritarron lidergoa sustatu, ingumena eta bizitza erdigunean jarri, interes ekonomikoen gainetik.
  • Mundu mailan sortzen ari den sentsibilizazioa maila lokalera (Gipuzkoara) ekarri, eta erantzun lokala artikulatu.
  • Sistema biozida honi alternatibak proposatu: trantsizio energetikoa, kontsumoa mugatu, hondakinen kudeaketa arrazionala…
  • Sistema honek sortzen duen pobrezia, zapalkuntza, indarkeria, desberdintasun, prekarietate eta hondamendi ekologikoarekin amaitzea. Era berean, komunitate zientifikoak aholkatu bezala planetaren tenperatura igoera 1,5ºC azpitik mantentzeko, hona gure ustez berehala eman beharko diren aldaketa zehatzago batzuk: Kontsumoa murriztu eta ekoizpen eta kontsumo harreman lokalak, justu eta gertukoagoak garatu. Honela, maila kolektiboan eta norbanakoarenean, egungo erabili eta botazeko eredua alde batera utzi eta behar ditugun elikagaiak, erropak, garraio-tresnak… erabili eta berrerabiliaz.
  • Mugikortasunaren birplanteamendua: mugitu “beharra” murriztu, garraiobide kutsakorrenak mugatu, garraio publiko eta kolektiboa sustatu eta merketu.
  • Energia produkzioa eta erabilera aldatu, CO2 sortzen dutenak eta nuklearrak itxiaz, energia berriztagarrien enpresa publikoak sortuz eta lanpostu guztiak horra bideratuz eta alferrikako kontsumoa ezabatuz. Pobrezia energetikoarekin amaitzea.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.