Abenduaren 14an (larunbata), goizeko 10:30etatik aurrera, Usurbilgo Udalaren eta Ereiten Kultur Zerbitzuen eskutik, Harria Hitz bisita gidatua egingo da. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu: 60ko hamarkadako kultur-eztanda, tradizioa eta modernitatea, euskara, artea, euskal kultura… izango ditugu hizpide.
Lehenik Judas Arrietaren mural berriaren aurkezpena egingo da 10:30tan eta jarraian Harria Hitz bisita gidatua. Gidari berezi bat izango da bertan, Irati Otamendi arkitektoa. Bere ikerketa nagusiak Gipuzkoako, eta bereziki, Oriaren ibai-arroko ondare industriala ardatz duen arren, oraingoan bere ezagutzaren bitartez 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) proposatuko dira. TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa (Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea) ezagutzeko aukera ere izango da.
EGITARAUA
- 10:30 Judas Arrietaren muralaren aurkezpena
- 11:00 Usurbilgo frontoian elkartu
- 11:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean. Gidaria Irati Otamendi ikerlari eta arkitektoa
- 11:45 TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita
- 13:00 amaiera
HIZKUNTZA
- Azalpenak euskaraz emango dira
ERRESERBAK
- Bisita doakoa da.
- Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).
INFORMAZIOA
- 688 818 017
- info@kultour.pro
- ereiten.eus