Igandeko “Herri txiki, infernu handi” saioan usurbildarrak protagonista nagusiak izan ziren

HerritxikiUsurbil1.jpgMikel Pagadi, Sebastian Lizaso eta Zuhaitz Gurrutxaga Oiardo kiroldegin “Herri txiki, infernu handi” saioa aurkezten (Arg.: eitb.eus)

Igande gauean, Euskal Telebistako lehen katean, “Usurbil: Herri txiki, infernu handi” saioa ikusteko aukera izan genuen. Usurbildarrak izan ziren protagosnita nagusiak, kaxkoko zein auzoetako herritarrak. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak “Herri txiki, infernu handi” saioako lantaldearekin batera, Usurbilen izan ziren grabatzen. Egindako grabazioak bideo batean bildu eta azaroaren 14an Oiardo kiroldegian ikusteko aukera izan zuten herritarrek. Igandean, bi grabazioak eskaini zituzten eta umorea nagusitu zela ezin dugu ukatu.

HerritxikiUsurbil2.jpgOiardo kiroldegia herritarrez beteta (Arg.: eitb.eus)

Usurbildarren bizipenak telebistan

HerritxikiUsurbilEzkerretik eskubira eta goitik behera: Simona, Juantxo, Manuel, Inar eta bere gurasoak, Maribi, Milagros, Iban, Pedro Mari eta Joxe Ramon. (Arg.: eitb.eus)

Herriko eta auzoetako txokoak ikusteko aukera izan genuen igandeko saioan, baita zenbait herritar ere: Simona, Juantxo Gorostodi, Manuel, Maribi, Inar eta bere gurasoak, Milagros, Iban Salsamendi, Pedro Mari Matxain eta Joxe Ramon Sarasola.

  • Simonak txikitatik sagardoarekin duen loturaz hitz egin du bizikletan ibili bitartean.
  • 74 urterekin 24km egiten ditu Juantxok egunero. 7:00etan abiatzen da eta beti toki berberetan egiten ditu geldialdiak.
  • Simonaren anaia da Manuel. 95 urte ditu. Sagardoaz gainera, sagar konpota ere egiten dute Gaztañaga baserrian.
  • San Esteban ermitak, katxak eta buruko mina kendu, eta haurtzaroan ondo hitz egiten ikasteko sekretuak gordetzen dituela kontatu du Maribik.
  • Inarrek minbizia izan zuen 5 urterekin. Egun, sendatuta dago. Gurasoek prozesua nolakoa izan den eta nola eraman duten azaldu dute.
  • Kalezar auzoaren historia goitik behera azaldu du Milagrosek, Kalezar auzoa jatorriz Usurbil izan baitzen.
  • 15 urte zituela hasi zen Iban patinetan ibiltzen, eta ez ditu sekula kentzen. Egun, patinetan ibiltzeak abantailak besterik ez dituela azaldu du.
  • Pedro Mari eta Joxe Ramonek abuztuan egiten duten Baba Beltz Txikiaren kofradiaren bazkariaren berri eman dute.

Bideo zatiak ikusteko: eitb.eus/herri-txiki-infernu-handi/usurbil/bideoak

Bidea osorik ikustekoa: eitb.tv/eu/bideoa/herri-txiki-infernu-handi/usurbil

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.