Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen da eta Usurbilgo Udalarentzat jaieguna izango da. Beraz, udala, Sutegi liburutegia eta Potxoenea Kultur Etxea itxita egongo dira. Oiardo kiroldegiak, berriz, igandeetako ordutegia izango du, 09:00etatik 13:30era.
Abenduaren 6an Udala zabalik
Abenduaren 6an (ostirala) berriz, jai egun ofiziala izanik, Udala zabalik egongo da, ohiko funtzionamendu eta ordutegiarekin. Eta gainerako Udal zerbitzuak ere zabalik egongo dira.