Azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean Euskararen Egunari lotutako ekimenak herrian

Euskaraldia2019-1

Abenduaren 3an (asteartea) Euskararen Eguna ospatuko da eta testuinguru horretan, Usurbilgo Euskaraldia batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu azaroaren 29tik abenduaren 4ra arte. Gogoratu  2020ko Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte bitartean egingo dela eta egun horiek iritsi bitartean, Usurbilgo Euskaraldia taldeak aurtengorako hainbat ekintza prestatzen ibili da.

EGITARAUA

Azaroak 29, ostirala

  • 19:30 Ekainean ospatu zen Maskarada Eguneko irudien proiekzioa Sutegiko auditorioan. Orbeldi Dantza Taldearen edota Mikel Alkorta trikitilariaren parte hartzea.
  • Sarrera: doan.
  • Antolatzaileak: Euskaraldia taldea eta Xiberoko lagunak.

Azaroak 30, larunbata

  • 12:00etatik aurrera Usurbilgo frontoian egun osoz, euskaltzaleen sarean Noaua! bidez jaso dituzuen bizipen eta desioak zintzilikatzeko aukera. Zuen ekarpenak egunotan utzi ditzakezue udaletxean, Potxoenean, liburutegian, Kiroldegian…
  • Antolatzailea: Euskaraldiko taldea.

Euskaraldia2019-2


  • 12:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. Desio eta bizipenen sarea hornitzeko herriko gune desberdinetan jarritako kaxak biltzera abituko dira kantuan.
  • Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea

  • 18:00 Demode Quartet taldearen klasiko euskaldunen bertsioetan oinarrituriko “Epa txiki” haurrentzako ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharrean.
  • Sarrera: doan.
  • Antolatzaileak: Euskaraldiko taldea eta Antxomolantxa Elkartea.

  • 19:30 Usurbil ardatz hartuta, herriko artixten “Usurbildarrak daukate” emanaldia Askatasuna plazan.
  • Antolatzaileak: Herriko artixtak eta Euskaraldiko taldea.

Abenduak 1, igandea

  • Egunean zehar, Mikel Laboa gogoan hil zenetik 11 urte beteko baitira. Bere musika entzungai izango da bere izena daraman plazan.

  • 11:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Bizi dantzan” ikuskizun berria Oiardo Kiroldegian (11:00etan ateen irekiera).
  • Sarrerak: AGORTUAK!
  • Antolatzaileak: Noaua! Kultur Elkartea eta Euskaraldiko taldea.

  • 17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: “Maya erlea, ezti jokoak”.
  • Sarrera: 3 euro, egunean bertan.
  • Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

  • 18:00 “Zoaz bake santuan” antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean.
  • Sarrerak: 5 eurotan aldez aurretik Arrate tabernan. Egunean bertan ere salgai izango dira.
  • Antolatzaileak: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea eta Euskaraldiko taldea.

Abenduak 3, asteartea

Euskararen Eguna Aginagako eta Zubietako Eskoletan eta Udarregi Ikastolan.

Aginagako eskola:

  • “Ikasleek, gurasoek eta irakasleek, beraientzat euskarazko hitz politena dena aukeratu eta denon artean hormairudia sortuko dugu. Euskarako abestiekin jolasak egingo ditugu”.

Udarregi Ikastola:

  • 9:30-11:00 Eguraldiak laguntzen badu, LH-koen kalejira buruhandiekin.
  • 12:10-12:30 LH-koen kantu saioa; eguraldiaren arabera, Mikel Laboa plazan edo frontoian.
  • Egunean zehar, HH, LH eta DBH-ko ikasleen hamaika ekintza ikastola barruan.
  • Oharra: behin behineko egitaraua, aldaketak egon daitezke.
  • Antolatzailea: ikastetxeak.

Abenduak 4, asteazkena

  • 19:00 Hitzaldia Potxoenean: “Euskararen Jai Hotsa”.
  • Hizlaria: Josu Urrejola.
  • Zehaztasunak: “Euskararen jatorria, euskararen jaiotza eta adina,  zer da Izena eta izana,  arnasaren eragina euskeran, euskeraren antzekotsak (onomatopeiak), euskeraren hitzerroak, euskera ez idatzia, generoa euskeran,  aditzak euskeran, bertsolaritza, abestiak eta dantza euskeran”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.