Usurbilgo Udalak antolatuta, azaroaren 27an (asteazkena), zientzia oinarri duten kontakizun eta esperimentu bitxien inguruko ipuin emanaldia eskainiko da Sutegi udal liburutegian, arratsaldeko 18:00tan. Ipuin kontalaria Ana Galarraga (Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailea) izango da. Emanaldia 6 urtetik gorako haurrentzat zuzendua dago.