Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak antolatuta, azaroaren 28tik 30era Gazte Eguna ospatuko da: “Egitarau betea aurtengo ikasturteari hasiera emateko! Anima zaitez gurekin batera gazte asanbladako erronka berriei ekitera! Usurbilgo gazteria aztarrika!”.
Egitaraua
Azaroak 28, osteguna
- 22:00 Txosna Batzordearen eskutik, “Erronka berriak herriko jaietan” solasaldia Potxoenean.
Azaroak 29, ostirala
- 21:30 “Aztarrikarrak: zer da gazte asanbladako kide izatea?” solasaldia Potxoenean.
Azaroak 30, larunbata
- 11:00 “Usurbilgo gazteria aztarrika! Urteko asmoak finkatzen” Potxoenean.
- 18:00 Dj ibiltaria, Askatasuna plazatik abiatuta.
- 19:30 “Usurbildarrak daukate” herriko artixten emanaldia Askatasuna plazan.
- 21:00 Gazte afaria: txartelak Aitzagan salgai.
- 23:30 Kontzertuak Askatasuna plazan: Iñorkiñak, Egurra ta Kitto, Gora Etorri eta Dj. Baxur.
Gazte Eguneko afaritarako txartelak
Askatasuna plazan ospatuko den Gazte Eguneko afaritarako txartelak aurrez eskuratu behar dira 12 eurotan Aitzaga tabernan, azaroaren 24a baino lehen.