Gaur “Herri Txiki Infernu Handi” saioaren grabazioa egingo da Oiardo Kiroldegian

herri txiki infernu handi

Gaur (azaroak 14), Euskal Telebistako “Herri Txiki Infernu Handi” saioaren grabazioa egingo da Oiardo Kiroldegian, 20:00etan. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik saioko aurkezleek, aurrez Usurbilen bildutako ahots eta irudiak erakutsiko dituzte eta saioa bera grabatua izango da. Hitzordurako azaroaren 6an 300 gonbidapen jarri ziren eskuragarri eta egunean bertan agortu ziren.

Duela urtebete Aginagan izan ziren

herritxikiaginaga1

2018ko azaroa amaieran Aginagan izan ziren grabatzen. Egindako grabazioak bideo batean bildu eta abenduaren 14an Aginagako Elizan ikusteko aukera izan zuten herritarrek. Aginagako paraje ederrak ikusi ziren, baita bertako zenbait bizilagunen (Oxkar Santamaria, Inazio, Maria Angeles Arruti, Benito Aranburu, Antton Pikabea, Julian Pikabea eta Kontxi senar-emaztea, Maritxu Pagola, Nieves eta Olatz,…) kontakizun bereziak ere. Aginagako Gazteek Aginagaren herritartasunari eta auzolanean berreskuraturiko Eliza Zaharreko kultur guneaz hitz egin zen baina baita bestelako gai hauetaz ere: angula eta anguleroan bizitza; aginagaren biztanleriari buruzko datuak; korrika saioa, dutxa eta pandero jotzea; gosaria, “bixigarria” eta “eozkorren mahaian” alferren hamaiketakoa; lekukotza hunkigarriak eta baserritar emakume langileen bizimodua.  Saioan umorea nagusitu zen. Sebastian Lizasok Aginagako Elizako grabazioan botatako bertsoak ere entzuteko aukera izan zen. (+)

Bideo osoa ikusteko: eitb.eus/aginaga

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.