Errausketaren Aurkako Mugimenduak Zubietako erraustegia piztearen eragina parodiatu du Donostian, Foru Aldundiaren egoitza atarian

EAM-azaroak13-Noaua-8Arg.: Noaua!

Atzo eguerdian (azaroak 13), Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Donostian dagoen Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza aurrean, “Sua ez piztu” lemapean parodia bat egin zuen. Mugimenduak, Gipuzkoako administrazioak erraustegiaren inguruan duen jarrera salatu zuen, bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegiaren irekieraren inguruan eginiko aurreikuspenetan izaten ari den atzeratzea, eta atzeratze hori zerk eregin duen parodiatu zuten.

Hedabideen bidez Errausketaren Aurkako Mugimenduak jakin du transformadore bateko matxurak lau edo sei hilabetera arte atzera dezakeela Zubietako erraustegia piztea. Eta dirudienez, errausketaren zero gune horretan lanean dabilen enpresa batek bertan egiten ari diren irregurlatasunak konpontzea eskatu du.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!, Errausketaren Aurkako Mugimendua

Sei urte aurreko erraustegia geratu zutenetik

Iñaki-Ainhoa

Azaroaren 13an egun seinalatua izan da, sei urte bete baitira aurrez Zubieta gainean proiektatua zegoen erraustegi gaindimentsionatua eraikitzeko lanak akordio bidez bertan behera utzi zituztenetik.  2013ko azaroaren 13an izan zen. Foru Aldundian EHBildu agintean zela, urte luzez milaka gipuzkoarrek adierazitako borondateari erantzunez, azpiegitura honetako lanak geratzea erabaki zuten, enpresa eraikitzaileekin sinatu zuten akordioaren bidez. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria zen orduan, Ainhoa Intxaurrandieta eta foru ingurumen diputatua Iñaki Errazkin. Horren ondotioz, erraustegia geratzeagatik epaitu zituzten iaz, egungo legealdiko EAJ eta PSE-k agintariek salatu ostean. 40 milioi eurotik gora ordaintzea eskatzen zieten Intxaurrandietari eta Errazkini. Madrilgo Kontu Auzitegiak ordea, bitan arrazoia eman zien EHBilduko ordezkariei, proiektatua zegoen erraustegia gaindimentsionatua zegoela aitortzearekin batera.

ERRAUSKETAREN AURKAKO MUGIMENDUAREN OHARRA

incineradora-no2“Errausketaren Aurkako Mugimenduak gaurko ekintzaren bidez erraustegiaren inguruan administrazioak daukan jarrera obskurantista salatu nahi du. Jose Ignacio Asensiok esandakoa da 2019ko udazkenean erraustegia martxan jarriko zutela, baina prentsan agertu denez transformadore baten matxurak lau edo sei hilabetez atzeratuko du piztuera. Beste informazio batzuen arabera erraustegian ari den enpresa batek bertan egiten ari diren irregulartasun askotariko batzuk konpontzea eskatu du.

Prozesu osoa hasieratik izaten ari da iluna; haiek nahi duten informazioa soilik eta haiek aukeratzen dituzten komunikabideetan agertzen da. Piztu aurretik arduradunak izaten ari diren jarrera gezurti eta manipulatzailea ikusita, beldurra ematen du piztu ondoren emango duten informazioak eta batez ere ezkutatuko dituztenak nolakoak izango diren. Nolako informazioa emango dute erraustegiak sortuko duen kutsaduraz, bertan erreko dituzten hondakinen osaketaz eta jatorriaz?

Erraustegiak piztu aurretik izan du lehenengo matxura garrantzitsua. Zalantzarik ez izan, martxan jartzen denean matxurak errepikatuko direla eta hauen ondorioz sortuko den airearen kutsadura biderkatuko dela, labearen tenperatura jaistearekin batera isurtzen diren gas eta partikulak ugariago eta pozoitsuago bihurtzen baitira. Ziur egon, orduan ere ahaleginak egingo dituztela egoera arriskutsua ezkutatzen, nahiz eta herritarrok pozoia arnasten aritu.

Askotan esan dugun bezala, honek irtenbidea dauka: hondakinak, guztiak eta batez ere plastikoak murriztu, berrerabili, birziklatu, materia organikoa konpostatu eta geratzen den apurra egonkortu ondoren zabortegira eraman, zaborrak erretzea behin betikoz baztertuta. Baina honek konpromiso handia eskatzen du, batez ere agintariena, enpresena eta gaur egungo ereduak diru asko ematen dienez bai produkzioan, bai banaketan, bai ezabapenean ez dira bide hori hartzeko prest kusten. Errausketarik ez. Sua ez piztu”.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.