Igandean burutu ziren Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeetan Usurbilen EHBildu koalizioa nagusitu da

Usurbil hauteskundeak 2019azaroa

Igandean burutu diren Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeetan Usurbilen EHBildu koalizioa nagusitu da, 1.591 bozka lortu ditu. Bozka emateko eskubidea 4.707 usurbildarrek izan dute.

Diputatuen Kongresuko hauteskundetan 5,63 puntu egin du behera parte hartzeak apirileko hauteskundeetatik; apirilaren 28an %75,14eko parte hartzea izan zen eta azaroaren 10ean %69,51ekoa izan da. Senatuko hauteskundeen emaitzetan ere abstentzioa igo egin da. Igandean %69,36ko parte hartzea izan zen. Apirilaren 28an, %75,10ekoa izan zen parte hartzea eta azaroaren 10ean, 5,74 puntu altuagoa.

Usurbilgo EHBilduk herritarrak zoriondu ditu lortutako emaitzengatik: “Zorionak Usurbil! Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik! Gora EHBildu eta gora herria baietz!”

Usurbil hauteskundeak 2019azaroa-1

Usurbil hauteskundeak 2019azaroa-2

Berria

Euskal Herriko alderdi politikoak

 

Hauteskunde orokorrak2019-4

Hauteskunde orokorrak2019-1

Berria

  • EAJ-PNV: EAJk lortu du boz gehien, eta, apirilean baino boto gutxiago bildu dituen arren (18.000 boto gutxiago) gora egin du botoen ehunekoan (puntu bat hazi da). Jeltzaleak indartu egin dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan. Gasteizen, puntu bat hazi da, eta 556 boto gehiago eskuratu ditu; Bilbon, 1,1 puntu egin du gora, nahiz eta 4.000 boto baino gehiago galdu dituen, eta, Donostian, 2,4 puntu hazi da 93 boto gutxiago jaso arren. Aldiz, boto ehunekoan behera egin du Arabako Errioxako eta Bizkaiko ekialdeko hainbat herritan.
  • EHBildu: EH Bilduk ia herri guztietan handitu du botoen ehunekoa. Lau lurraldeetan hedatu du hazkundea. 16.500 boto gehiago jaso ditu. Hala ere, gorakada indartsuagoa izan da Nafarroan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bi puntuko igoera izan du, eta Nafarroan, berriz, lau puntukoa. Gorakada bereziki nabarmena izan da Nafarroako hainbat eskualdetan: Lizarra inguruko zenbait herritan, Orbaibarren, Aezkoan, Bortzirietan, Malerrekan eta Leitzaranen.
  • PSE-EE: PSE-EEk eta PSNk behera egin dute boto kopuruan eta ehunekotan. PSE-EEk 0,7 puntu egin du behera, eta 28.000 boto inguru galdu ditu. Joera orokortua izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, 0,7 puntu jaitsi da PSN ere; 11.000 boto galdu ditu. Hala ere, beherakada ez da orokortua izan. PSNk emaitza hobeak lortu ditu Nafarroako iparraldean eta ekialdean.
  • PP: PPk apirilean baino emaitza hobeak lortu ditu Espainian, eta gorakada izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Ia 9.000 boto irabazi ditu, eta 1,3 puntu hazi da. Igoera nahiko orokortua izan da, eta behera egin duen tokietan oso txikia izan da galera. Hiriburuetan, Donostian hazi da gehien: 2,4 puntu (1.600 boto gehiago); Bilbon, 2,2 puntu egin du gora (2.200 boto), eta Gasteizen 1,2 puntu (950 boto gehiago).
  • Geroa Bai: Geroa Baik ez ditu emaitza onak izan. Ia 10.000 boto galdu ditu, eta 2,2 puntu egin du behera. Nafarroa osoan ikus daiteke beheranzko joera. Galerarik nabarmenena Malerrekan izan du, EH Bildu gehien hazi den eskualdeetako batean. Iruñean, 2,2 puntu murriztu du ehunekoa, eta 2.800 boto gutxiago jaso ditu.
  • Elkarrekin Podemos: Elkarrekin Podemosek ere behera egin du lau lurraldeetan, nabarmen. 56.000 boto galdu ditu guztira, eta bi puntu gutxiago eskuratu ditu botoen ehunekoan. Koalizioak galera izan du lau hiriburuetan. Bilbon izan du jaitsierarik handiena: 2,5 puntu egin du behera (7.800 boto gutxiago). Iruñean, 2,2 galdu ditu (4.100 boto gutxiago); Donostian, 2,1 puntu (3.700 boto gutxiago), eta, Gasteizen, 1,3 puntu (2.300 boto gutxiago).
  • Ciudadanos: Ciudadanos ordezkaririk gabe gelditu da oraingo bozetan ere, eta boto galera handia izan du. 27.000 boto galdu ditu apirilean bildu zituen 40.000tatik. Ehunekoan, bi puntu egin du behera. Ia herri guztietan jaso ditu emaitza txarragoak.
  • Navarra Suma: Navarra Sumak eutsi egin die apirileko hauteskundeetako emaitzei. 9.000 boto gutxiago jaso ditu eskuineko koalizioak, baina 0,3 puntu egin du gora botoen ehunekoan. Nafarroa erdialdean agertu da indartsuen. Nabarmentzekoa da Iruñerrian erakutsi duen sendotasuna. Iruñean, 2.400 boto gehiago eskuratu ditu, eta 0,7 puntu hazi da.

Diputatuak

Kongresistak

Naiz

Gipuzkoak Madrilen izango duen ordezkaritza

  • EAJ-PNV-k 2 diputatu: Joseba Agirretxea Urresti eta Iñigo Barandiaran Benito (116.125 boto, %30,57).
  • EHBilduk 2 diputatu: Mertxe Aizpurua Arzallus eta Jon Iñarritu Garcia (98.391 boto, %25,90).
  • PSE-k diputatu bat: Odon Elorza Gonzalez (68.663 boto, %18,08).
  • Elkarrekin Podemosek diputatu bat: Pilar Garrido Gutierrez (56.787 boto, %14,95).

Hegoaldea Kongresua

Hauteskunde orokorrak2019-2

Berria

Senatariak

Gipuzkoak Madrilen izango duen ordezkaritza

  • Maria Isabel Vaquero Montero (EAJ-PNV): 119.147 %31,94.
  • Maria Mercedes Garmendia Bereciartu (EAJ-PNV): 116.052 %31,11.
  • Luke Uribe-Etxebarria Apalategi (EAJ-PNV): 114.057, %30,58.
  • Gorka Elejabarrieta Diaz (EHBildu): 101.776 %27,29.

Hauteskunde orokorrak2019-3

Berria

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.