Gaur Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen jarraitzeko bilera irekia Potxoenean

Euskaraldia

Usurbilgo Euskaraldia batzordeak antolatuta, gaur (azaroak 12), 2020ko Euskaraldia prestatzeko bilera irekia (norbanako zein herritarrentzat) egingo da Potxoenean, 17:00etan.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen dute Euskaraldia, eta bidelagun dituzte erakundeak eta euskalgintzako eragileak. Euskaraldiaren bigarren edizioak berrikuntzak ekarriko ditu: “2020an, entitateetan ere ekimena martxan jarriko dugu! Hau da, herriko taldeek, eragileek, elkarteek, komertzioek, enpresek eta abarrek modu zuzenean parte hartu ahal izango dute Euskaraldian, Ariguneak sortuz. Ariguneak entitateek babestutako euskaraz aritzeko espazioak dira, eta horien sorrerak taldeetako hizkuntza-ohiturak aldatzen lagunduko du”.

Usurbilgo Lan taldeak

  1. Entitateen lantaldea: entitateak Euskaraldian parte hartzera gonbidatzea (herriko entitateen mapa egin, lehentasunak jarri, entitateei Euskaraldia aurkeztu eta ekimena aurrera eramateko laguntza eskaini…).
  2. Ekintzen lantaldea: Euskaraldia herriratzeko ekimenak antolatzea (abenduak 3, informazio-mahaiak…).
  3. Komunikazio lantaldea: webgunearen eta sare sozialen kudeaketa, albisteak sortzea, antolatzen diren ekintzen berri eman…
  4. Koordinazio lantaldea: kontu ekonomikoen eta barne harremanen kudeaketa (Gipuzkoako foroetan parte hartu…).

Lantalde bakoitzak kideen artean adostuko ditu lan-dinamika eta bileren maiztasuna.

Bolondresak

Euskaraldia girotzeko, bolondresen sarea indartu nahi du Usurbilgo Euskaraldia Batzordeak: “Usurbilgo 2020ko Euskaraldia girotzen laguntzeko prest zaude? Erantzun honako galdetegi hau, mesedez: https://forms.gle/urLU7xxi26Jdc6RX7. Laster jarriko gara zurekin harremanetan”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.