Azaroaren 7an (osteguna) Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak bilera egingo du Potxoenean, 18:00etan. Elkarte hau 2017ko urrian sortu zen herriko lurra, aire eta uraren kalitatearen alde eta guztion osasunaren alde lan egiteko helburuarekin. Bilera irekia da eta herritarrei dei egiten diete bertara gerturatzeko: “Informazioa jaso nahi izan edota ekarpenak egin nahi badituzue, bilera irekiera gonbidatzen zaituztegu”.
Gai zerrenda
- Airearen kalitatearen datuen azterketa.
- Ucin: egindako lanak eta aurrera begirako proposamena.
2 thoughts on “Azaroaren 7an Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak bilera irekia egingo du Potxoenean”