Gaur, azaroak 4, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak odola emateko hitzordua jarri du. Odol ematea 18:00tatik 20:30etara egingo da. Ohi bezala, hitzordua anbulategian izango da.
Ohiko odol emanaldia
Odola emateko bete behar diren baldintza mediko eta legezkoak bete ondoren, odola ematea oso gauza erraza da, ez du minik ematen, eta 10 minutu eskas behar dira hori egiteko.
- Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera.
- Pertsona batek urtean gehienez zenbat aldiz eman dezake odola?
– Gizonek 4 aldiz
– Emakumeek 3 aldiz - Odola ateratzeko tresna guztiak behin bakarrik erabiltzen dira, horregatik inork ezin du inolako gaixotasunik harrapatu odola emategatik.
- Besoa tolestatzeko aldean dauden zainetako batetik ateratzen da odola.
- Odola eman ondoren emaileari mokadutxo bat eskaintzen zaio.
- Odola emateko zentrotik ateratzen denerako organismoa ondo dago.
Gutxieneko baldintzak
18 eta 70 urte artean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasunaz ondo egotea eta eta gure odolaren bitartez kutsatu daitekeen gaixotasunaren bat hartzeko bidea izan litekeen arrisku praktikarik egin ez izana.
Nahi izanez gero, informazio gehiago jaitsi dezakezu PDF hauen bidez:
- Elkarrizketa birtualaren galdetegi osoa, odola eman daitekeen ala ez jakiteko informazio osoarekin.
- Odol emaileak eta hemoderibatuak onartzeko oinarrizko irizpideekin gida.
- Egindako bidaien araberako koarentenak.
Informazio gehiago
- www.gotatanta.eus
- 943 317 091