Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta, azaroaren 6tik 17ra “Kulturaldia” zikloa ospatuko da. Euskaraldia, dantza, bertso-bazkaria, kontzertua, solasaldia, poesia errezitaldia, antzerkia eta pelikula izango dira kultur ekimen honetako osagaiak.
Egitaraua
Azaroak 6, asteazkena
Euskaraldiaren ikerketa: Usurbilgo emaitzen aurkezpena
- Ordua: 18:00.
- Tokia: Potxoenea.
- Sarrera: doan
- Zehaztasunak: “2018ko udazkenean ospatu zen lehen aldiz Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena. Herritarren hizkuntza-ohiturak euskararen alde aldatzea zuen helburu, baina lortu al zen euskararen erabilera sustatzea eta eskuratutako ohitura berriak epe luzean iraunaraztea? Euskaraldiaren eraginkortasuna neurtzeko eta aztertzeko asmoz, I. Euskaraldia ikerketa burutu da. Ikerketa horren Usurbilgo emaitzak aurkeztuko dira hitzaldi honetan. Horrekin batera, Euskaraldiaren 2. edizioari begira jarriko dira, edizio berriaren aurkezpen publikoa egingo baita. Bertan, 2020ko Euskaraldiaren berrikuntzak aurkeztuko zaizkie herritarrei: Nola parte hartuko dute entitateek? Zer dira Ariguneak? Nola lagun daiteke ekimenaren antolaketan?”.
Azaroak 8, ostirala
“Orbel jauzia” dantza emanaldia
- Ordua: 19:30.
- Tokia: Sutegiko auditorioa.
- Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
- Zehaztasunak: “Udazkena heldu da eta hostoen antzera lurreratu gara. Basoa guretzat hartu dugu, lurraren jabe egin gara. Haizearen norabideak eramango gaitu bazter guztiak ezagutzera, eguzkiak errealitatea erakusten digun arte”.
Azaroak 9, larunbata
Kalejira eta bertso bazkaria
- Ordua: 12:30, Kalejira Ane Azkonobieta eta Mikel Alkorta trikitilariekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
- 14:30ean bertso-bazkaria Aitzaga Elkartean, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariekin.
- Menua: entsalada epela, karrilerak eta postrea (kafea eta kopa barne).
- Txartelak: 20€ eta (15€ soldatarik gabekoek). Aldez aurretik Aitzagan, Bordatxon eta Noaua! K.E.-ren egoitzan salgai.
- Zehaztasunak: “Punta-puntako bertso saioa Maialen Lujanbio eta Igor Elortza bertsolariekin, bazkari goxo baten bueltan, lagun arte ederrean. Aperitiborako Ane Azkonobieta eta Mikel Alkorta herriko trikitilariekin kalejira herrian barrena”.
Azaroak 10, igandea
Izaki Gardenak taldearen kontzertua
- Ordua: 19:00.
- Tokia: Sutegiko auditorioa.
- Sarrera: 10€ (aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
- Zehaztasunak: “Taldea bueltan da, ‘Dena oskol’ izeneko disko berria 2018ko azaroan argitaratu zen eta 2019 urtean zehar zuzeneko aurkezpenetan buru-belarri ariko dira”.
Azaroak 12, asteartea
Solasaldia: Josune Arakistain, Huntza taldeko abeslariarekin berriketan
- Ordua: 19:30.
- Tokia: Sutegiko auditorioa.
- Sarrea: doan
- Zehaztasunak: “Tertulia honetan Josune Arakistain abeslaria hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Huntza taldearen arrakastarako gakoak, bere musika ibilbideko xehetasunak eta euskarak bere bizitzan eta lanean duen garrantzia ere azalduko dizkigu. Eta noski, kanta batzuk abestera ere gonbidatuko dugu!”.
Azaroak 15, ostirala
Poesia errezitaldia: Ugaitz Agirreren poesia errezitaldia
- Ordua: 19:30.
- Tokia: Sutegiko auditorioa.
- Sarrera: doan
- Zehaztasunak: “Bazinen behin, eta izatera iritsi zara inora. Amaia nor den ere ba ote dakizu? Haur ipuin bat zelakoan, ezkutaketan jolastera ausartu zinen geografia noraino iristen zenaren arrasto zipitzik izan gabe. Orain esperantzara kondenatua eta jakin gabe nabigazioak Itakara itzuliko zaituen ala ez”.
Azaroak 16, larunbata
Antzezlana “Tabernaria”
- Ordua: 20:00.
- Tokia: Sutegiko auditorioa.
- Sarrera: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 2€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
- Zehaztasunak: “Tabernaria tabernako bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak bilduko ditu kaña bat ondo botatzen erakusteko. Baina, bakarrizketa aurrera joan ahala, tabernariaren desirak, zalantzak eta beldurrak ageriko dira, beste gai sozial batzuez gain”.
Azaroak 17, igandea
“Agur etxebeste” pelikula
- Ordua: 19:30.
- Tokia: Sutegiko auditorioa.
- Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Txirristran, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
- Sinopsia: “Maria Luisa (Elena Irureta) herriko lehen emakumezko alkatea da. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin (Ramon Agirre) duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz”.