Arg.: Noaua!
Atzo arratsaldean “Klima ez da negozioa” mezua helarazi zion Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiari, klimari buruz Aquarium barruan egiten ari diren jardunaldiak salatzeko. Urriaren 23an eta 24an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Naturklima” izeneko fundazioak “Gipuzkoa klimaren alde” jardunaldiak eskaitzan ari da eta horren testuinguruan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak, mobilizatzera deitu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak erakusten duen hipokrisia salatzeko. EAMren arabera, fundazio hau erraustegia zuritzeko sortu zen eta beraz, Zubietako erraustegia martxan ez jartzeko eta agintean dauden politikariei klimaren alde benetako neurriak exijitzeko, “Klima ez da negozioa. Errausketarikez!” lemapean elkarretaratzea egin zuen atzo, Donostiako Aquarium parean.
Arg.: @JulenBegi, Noaua!
Zubietako erraustegiaren aurkako atzoko protestan “Errausketarik ez”, “Olano entzun ez Zubietan ez inon”, “Klima aldaketa, errausketa”, “hipokritak errausketarik ez”, gisako oihuak entzun ziren. Era berean, mobilizazioan zehar, bertatik pasatzen ziren oinezkoei eskuorriak banatzen aritu ziren.