Urriaren 26an (larunbata), eguerdiko 12:30etatik aurrera, Usurbilgo Udalaren eta Ereiten Kultur Zerbitzuen eskutik, Harria Hitz egun-pasako bisita gidatua egingo da. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu: 60ko hamarkadako kultur-eztanda, tradizioa eta modernitatea, euskara, artea, euskal kultura… izango ditugu hizpide.
Aipatzekoa da arratsaldean, Koldo Almandozen (zinegilea eta kazetaria) “Argazkipitituluak” tailerra: “Kale arte jarduera bat da. Oso xumea eta minimala. Herriaren ezaguerarekin, ironiarekin eta zentzu bikoitzekin jolasten duena. Herritarrek egina eta herritarrentzat. Ez du trazarik utziko edo gunerik zikinduko baina herria begi berriekin deskubritzeko aukera emango du”.
EGITARAUA
- 12:30 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.
- 16:00 Dema plazan Koldo Almandozekin elkartu.
- 16:05 Argazpitituluak tailerra.
- 19:00 Amaiera.
PREZIOA
- 5€ (Doakoa 18 urtetik beherakoentzat).
HIZKUNTZA
- Azalpenak euskaraz emango dira.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
- 688 818 017
- info@kultour.pro
- Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez)
- ereiten.eus