Azaroaren 10ean (igandea) Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeak errepikatuko dira eta dagoeneko alderdi politikoak hasi dira prestaketa lanetan. Usurbilgo EHBilduk ostegunean (urriak 24), azaroaren 10eko hausteskundeak prestatzeko “Erabaki baietz!” lemapean bilera egingo du, Potxoenean, 19:00etan.
Usurbil EHBildu: “Ate joka datoz azaroak 10eko Espainiako hauteskundeak eta urriaren 24an, bihar osteguna, izango dugu lehen bilera hauteskundeetako kanpaina prestatzeko. 19:00tan Potxoenean elkartuko gara. Animatu etortzera, denok jarri dezakegu gure aletxoa hauteskunde garrantzitsu hauetan! Antola gaitezen eta erantzun diezaiogun botu subiranista eta desobedientez, Estatu Espainiarraren errepresio eta mehatxuari!”
Informazio gehiago