Dani Lasa eta Jakoba Errekondo
Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak antolatuta, urriaren 23an (asteazkena) sagardo ozpinaren inguruko ikastaroa eskainiko da Usurbilgo Aitzaga Elkartean, arratsaldeko 19:00etan. Ikastaro honetan Dani Lasa sukaldariak eta Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoak parte hartuko dute.
Ikastaroan galdera hauei erantzuna emango zaie: “Nola egin ozpina? Zer ozpin motak egin daitezke? Nola erabili sukaldean ozpina?”. Era berean, hainbat ozpinen eta ozpinarekin egindako plater ugariren dastaketak egingo dira. Antolatzaileek adierazi dute ikastarora gerturatzen direnei ozpina egiten hasteko ozpin ama banatuko zaiela.
Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena eman behar da:
- 943 361 114
- alkartasuna@usurbil.eus