Ostegunean (urriak 24) Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren baitan, Sutegi Udal liburutegiak urriaren 22tik 25era haur, gaztetxo nahiz helduentzako “Liburutegiaren astea” antolatu du.
Liburutegiaren astea
Urriak 22, asteartea
- 18:30 “Tximeletak airera” emanaldia Sutegi Udal liburutegian.
- Xabier Olasoren eskutik, hitzekin jolasean saioa.
- 3 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa da. 3-5 urteko haurrek heldu batekin egon beharko dute.
- Iraupena: ordu bete inguru.
Urriak 23, asteazkena
- 19:00 14. Euskarazko Irakurketa Topaketa Sutegi Udal liburutegian.
- Ugaitz Agirre usurbildarrarekin “Tximeletak bizkarrean” eleberriaren solasaldia. Idazlearekin batera Yolanda Arrieta Malaxetxebarria herritarra eta idazlea izango da bertan.
Urriak 24, osteguna
- 18:30 “Abezedario titirijario” emanaldia Sutegi Udal liburutegian.
- Juan Kruz Igerabideren eskutik, letrekin jolasean saioa.
- 6 urtetik gorako neska-mutilei, eta gaiarekiko interesa izan dezakeen edonori zuzendutako saioa izango da.
- Iraupena: ordu bete inguru.
Urriak 25, ostirala
- 18:30 “Jar ezazu Liburuzain bat zure bizitzan” Sutegi Udal liburutegian.
- Idoia Torregarai usurbildar umoregileak, espresuki Sutegi Liburutegirako prestaturiko umore-pieza bat eskainiko du.
- Saioa interaktiboa izango da, eta Liburutegiko erabiltzaile izan edo ez, gazte(txo) zein heldu… dibertimendua ziurtatuta dagoela adierazi dute liburutegitik.
- Iraupena: 45 minutu.