Usurbilgo Udalak antolatuta, azaroaren 9an (larunbata), Mundualdia ekimena ospatuko da herrian. Jai hau jatorri ezberdinetako herritarren elkargunea izango da. Eguna iritsi bitartetan, prestaketa lanak egin behar dira eta horretarako gaur (urriak 21), arratsaldeko 18:00etan bileria irekia egingo da Potxoenean. Bertan, ekimena aurkeztu eta antolaketa lanak bideratuko dituzte. Bilerara sorterri guztietako herritarrak gonbidatuak daude.