Usurbilgo Euskaraldia taldeak 2020ko Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko bolondres sarea osatzeko deia egin du

Euskaraldia

Usurbilgo Euskaraldia batzordea 2020ko Euskaraldiaren bigarren edizioaren prestaketa lanetan dabil.  2020ko Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte bitartean egingo da.  Hori iritsi bitartean, Usurbilgo Euskaraldia taldeak 2020ko bigarren edizioa prestatzeko bolondres sarea osatu nahi duela jakinarazi du. Horretarako lau lan talde osatu dira:

  1. Denetariko entitateekin lan egiteko.
  2. Ekintzak antolatzek.
  3. Koordinazio lanak bideratzeko.
  4. Komunikazio lanak bideratzeko.

Non eman daiteke izena?

Lan taldeetan izena emateko usurbil@euskaraldia. eus helbidera idatzi daiteke.

NOIZ ETA ZENBAT EGUN?

Iazko Euskaraldia 11 eguneko ariketa izan zen, baina bigarrena luzeagoa izango da: hamabost egun. Azaroaren 20an (ostirala) hasiko da  eta abenduaren 4an (asteazkena) bukatuko. Tartean harrapatuko du, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna.

ZEIN DA ENTITATEEN LANA?

Aurreko Euskaraldian sustatzaile soilak izan ziren entitateak: parte hartzera animatu zituzten beren kideak. Oraingoan, ariguneak sortzeko egokiera non dagoen jakiteko, aztertu beharko dute euskararen ezagutza nolakoa den entitate barruan. Bestetik, zilegitasuna eta babesa eman beharko diete ariguneetan ari diren partaideei. Ariguneak bereziki lan arloarekin daude lotuta, kontuan hartuta hiztunek denbora egiten dutela lantokietan, eta euskararen erabilerak badituela hutsuneak. Hala ere, ariguneak osatzera deituta daude askotariko eragileak: erakunde publikoak, gizarte eragileak, kirol taldeak, elkarteak…

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.