Igandean Zubieta eta Noizbait taldeek 56. Endika Abril Errebote Txapelketaren finala jokatuko dute Villabonako errebote plazan

errebotea

Pasa den igandean Zubietako errebote plazan jokatu zen 56. Endika Abril Errebote Txapelketaren finalerdietan Zubieta eta Hazparneko Noizbait taldeak nagusitu ziren. Zubietarrek 13-1 irabazi zioten Oiartzungo Txost taldeari, eta hazpandarrak Donibane Lohizuneko Luzean taldeari nagusitu zitzaizkion, 12-13ko emaitza estuarekin. Oiartzungo Txost eta Donibane Lohitzuneko Luzean taldeak gelditu dira finalaren atarian. Irabazleen arteko finala igande honetan (urriak 20) jokatuko da Villabonako errebote plazan, goizeko 11:00etatik aurrera. Eguraldiaren eraginez zenbait jardunaldi atzeratu behar izan dira eta ondorioz, atzeratu egin da baita txapelketaren azken fasea.

Zubieta eta Noizbait lehen aldiz lehiatuko dira

Beste behin ere, Zubietak jokatuko du Endika Abril Errebote Txapelketaren finala. Baina oraingoan beste aurkari bat izango du aurrean: Noizbait taldea. Zubieta eta Noizbait taldeek ez dute sekula elkarren kontrako finalik jokatu. Zubietako Yoko Garbi taldeak bai jokatu zuen final bat Noizbat taldearen aurka, 1991-92 denboraldian; hazpandarrek irabazi zieten zubietarrei, 13-6.

Zubieta taldeak 6 final jokatu ditu

Endika Abril Errebote Txapelketaren 6 final jokatu ditu Zubieta taldeak (aurtengoarekin, 5.a jarraian). Behin irabazi du soilik, aurreko denboraldian; eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan da: 2010, 2013, 2015, 2016 eta 2017.

Noizbait atldeak 11 final jokatu ditu

Noizbait, bere aldetik, 11 finaletan lehiatu da (2004an iritsi zen azkeneko aldiz finalera). 4 txapel ditu: 1979, 1991, 1996 eta 2002an lortutakoak; eta 7 aldiz izan da txapeldunorde: 1963, 1978, 1988, 1990, 1998, 2003 eta 2004.

Txapelak

  • Luzean taldea: 17 txapel (11 aldiz txapeldunorde).
  • Aviron Bayonnais, 14 txapela (6 aldiz azpitxapeldun).
  • Kapito Harri, 11 txapel (7 aldiz txapeldunorde).
  • Behar Zana 4 txapel (8 aldiz azpitxapeldun).
  • Noizbat, 4 txapel (7 aldiz azpitxapeldun).
  • Endaiarrak, 2 txapel (behin txapeldunorde).
  • Zaharrer Segi, txapel bat (behin azpitxapeldun).
  • Yoko Garbi, txapel bat (6 aldiz azpitxapeldun).
  • Zubieta, txapel bat (5 aldiz azpitxapeldun).

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.