Gaur, urriak 17 ezohiko osoko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Batetik, azaroaren 10eko Espainiako Gorteetako bozketa eguneko hauteslekuetako mahaikideen (lehendakari, bokal eta ordezkoen) zozketa egingo da eta bestetik, hainbat gai ekonomiko jorratuko dira. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- 2019ko azaroaren 10ean ospatuko diren Hauteskunde Orokorretako mahaikideen zozketa. Guztira 72 lagun hautatuko dira. Hautatuei udaltzaingoaren bidez helduko zaie jakinarazpena, osoko bilkura osteko egunetan.
- 2020rako Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.
- 2018ko Kontu Orokorra onartzea.
- 2019ko aurrekontu exekuzioaren berri ematea.
- Usurbilgo Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioko 41.1 puntuaren erredakzio berria.
- Galdera-eskaerak.