Usurbilgo Udalak gaur (urriak 16) herriko aire kalitatearen inguruan dagoen kezka dela eta, 2019ko maiatza eta ekaina artean egindako neurketen eta horren inguruko emaitzen berri emango du. Bilera Potxoenean egingo da, arratsaldeko 19:00etan.
24 orduko neurketak
Udalak herriko airea neurtzeko Kataluniako Unibertsitate Politeknikoari (UPC) eskatu zion eta honek, maiatza eta ekaina bitartean, 24 orduko neurketak egin ditu jarduera jakin batzuen inguruan: “Emaitza horien inguruko xehetasunak azalduko ditugu jendaurrean: UPCko eta udaleko ordezkariek parte hartuko dugu aurkezpenean”.
Ez da lehen bilera egiten dena
Ez da lehen aldia Usurbilgo Udalak herriko aire kalitatearen inguruan bilera bat deitzen duela. Urte asko dira usurbildarrak, bereziki Atxegaldeko bizilagunak, oso kezkatuak daudela auzoan zein herrian zehar, Ucin lantegiak zabaltzen dituen usaien eta keengatik. Azken urteetan arazoa areagotu egin da, maiz errepikatzen dira gertaerak, egoera jasangaitza bihurtzen delarik. Jaso dugu informazioaren arabera, 2004 urtean erregistratzen dira auzokideek egindako lehenengo kexak: “Bizilagunen aburuz, UCINetik datorren keak eragiten ditu beraiek pairatzen dituzten begietako eta eztarriko narritadura, eta kiratsak. Garai horretan, udaltzainek bizilagunek salatutakoa berrestu zuten, hau da, beren aburuz ere, arazoaren iturria UCINek isuritako kea zen, zalantzarik gabe”. […]
2012an Udalak egindako balorazioa: “Bistakoa da UCINeko teilatutik isurtzen den kea arazo sistematikoa dela urteetan zehar, eta ez noizbehinkako arazo puntuala. Arazoa konpontzeko UCINek egindako lanak ez dira nahikoak izan egoera zuzentzeko, nahiz eta zertxobait hobetu. Isurketa horiek ez daude inongo kontrolpean, ez baitaude aurreikusita emandako Ingurumeneko Baimen Bateratuan”.
- 2012-08-10: UCIN lantegiko ke-isurketen inguruko txostena kaleratu du Udalak
- 2013-05-27: UCIN lantegiak eragitzen dituen usai txarren aurrean Udaltzaingora deitzeko eskaera egin du Udalak
- 2013-09-17: Usurbilgo Udalak bilera deitu du UCIN lantegiaren inguruan herrian dagoen arazoaz hitz egiteko
- 2013-12-10: Udalak aire kalitateaz eta UCINnen ke-usai arazoaren inguruan bilera informatiboa antolatu du
- 2016-04-26: Eusko Jaurlaritzak intzidentzia ireki du Usurbilgo Ucin lantegiak eragindako ke-isuriak aztertzeko
- 2017-06-28: Usurbilgo Udalak bilera antolatu du airearen kutsadurari buruz jarduteko
- 2017-09-13: Usurbilgo Udalak azken asteetan Usurbilen dabilen usain txarra dela eta adierazpen bat kaleratu du
- 2017-10-16: Udala Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailarekin bilduko da herriko ke-isurketen arazoaz hitz egiteko
- 2017-10-18: Ingurumen Sailburuordeak hitz eman du neurriak hartuko dituela ke-isurketen arazoa konpontzeko
Elkarretaratzeak
Maiz atera dira herritarrak gertaera hauek salatzera. Kutsaduraren aurkako elkarretaratzeak egin dira, horietako batzuk, Atxegalden, N-634 errepide ondoan, Ucin lantegitik gertu.
- 2012-09-07: Usurbilgo Itaya Gazte Asanbladak Usurbil osasuntsuago bat lortzeko kutsaduraren aurkako elkarretaratzea deitu du
- 2012-10-05: Atxegalden elkarteratzea ‘Ucinek usurbildarren osasunarekin jolasten du’ lemapean
- 2013-01-04: Itaya Gazte Asanbladak deituta kutsaduraren aurkako elkarreratzea egingo da Mikel Laboa plazan.
- 2013-01-11: ITAYAk deituta gaur ke eta usain txarren arazoei aurre egiteko herri batzarra Potxoenan
- 2013-02-01: Itaya Gazte Asanbladak deituta, otsaileko lehen ostirala honetan kutsaduraren aurkako elkarretaratzea egingo da
- 2013-03-01: Itaya Gazte Asanbladak deituta, Mikel Laboa plazan kutsaduraren aurkako elkarretaratzea burutuko da
- 2017-07-20: Uztailaren 20an UCIN lantegiak sortzen dituen isurketa kutsakorrak salatzeko elkarretaratzea
Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkartea
Elkarte hau 2017ko urrian sortu zen herriko lurra, aire eta uraren kalitatearen alde eta guztion osasunaren alde lan egiteko helburuarekin. Antolatu dituzten bileretan Ucinen gaia ere presente izan dute.
- 2018-06-01: Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak bilera irekia egingo du Potxoenean
- 2018-12-20: Usurbilgo Anerreka Ingurumen Elkarteak bilera irekia egingo du Potxoenean
Gertaera larriak
2018ko uztailean, arratsaldeko 18:30-19:00ak aldera ke multzo handia zabaldu zen Usurbilen, bereziki Atxegalde, San Inazio eta Kaxkoko inguruetan. Kea ikusteko aukera izan zutenek, Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegitik zetorrela adierazi zuten. Gertaeraren berri jakin bezain laister Udalak protokoloa martxan jarri eta Ucin latengira gerturatu ziren orduko alkatea zen Xabier Arregi, teknikari arduraduna eta udaltzainak.
Irailak 24an, 18:30ak inguruan, Usurbigo Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegian sute larria gertatu zen. Larrialdietako zerbitzuak berehala hurbildu ziren bertara: suhiltzaileen hiru kamioi eta auto bat, herriko udaltzainak, anbulantzia bat eta ertzaintza. Gertaera lekura udal ordezkaritza bat ere gerturatu zen, tartean Usurbilgo alkatea, Agurtzane Solaberrieta. Honen ondorioz, Ucin lantegian izandako suteak eragin nabarmena izan zuen aire kalitatean. Horrela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Estraperlo kalean jarritako airearen kalitate-kontrolerako neurketa-kabinak. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitartean P10a (material partikulatuak eragindako aire-kutsadurarekiko esposiziopeko biztanleriaren adierazlea) izugarri igo zen. Beraz, PM10 partikulen zenbatekoa kontuan izanda, airearen kalitatearen egoera txarra izan zen Usurbilen.
- 2019-09-23: Usurbigo Osinalde industriagunean dagoen Ucin lantegian sutea izan zen
- 2019-09-24: Ucin lantegiko sutearen ondorioz airearen kalitatearen egoera txarra izan zen atzo Usurbilen
salaketak
2016an Usurbilgo kaxko ingurua pintada eta pankarta bereziekin esnatu zen. Frontoian, ezkerreko horman, Usurbilen kokatua dagoen Ucin lantegiaren aurkako pintada agertu zen: “Ucinek hiltzen gattu” eta Sutegi Kultur Etxeko horman erraustegiaren aurkako pankarta zintzilikatu dute: “Zuen errautsetan itoko zarete, errausketarik ez!”
- 2016-06-30: Erraustegiaren eta Ucin lantegiaren aurkako pankartak eta pintadak Santixabel jaien hasieran
Bideoak
2007
2015
2017
2019
3 thoughts on “Usurbilgo Udalak maiatza eta ekaina artean egindako herriko aire kalitatearen neurketen eta emaitzen berri emango du gaur Potxoenean”