56. Endika Abril Errebote Txapelketaren azken faserako zortzi taldeetatik lau sailkatu dira: Zubieta taldea, Oiartzungo Txost, Hazparneko Noizbait eta Donibane Lohitzuneko Luzean. Orain arte hiru jardunaldiz osaturiko ligaxka jokatu dira. Urriaren 13an (igandea), goizeko 9:00etan jokatuko dira finalerdiak Zubietako errebote plazan:
- 09:00etan Luzean eta Nozbait.
- 11:00etan Zubieta eta Txost.
Ligaxka amaituta, A multzoko lehen postuan sailkatu dira zubietarrak, eta B multzoko bigarren postuan oiartzuarrak; hala, finalerdietarako txartela lortuz biek ala biek. Gainera, era horretan, elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Luzean eta Noizbait taldeek jokatuko dute beste finalerdia, B multzoko lehen sailkatua eta A multzoko bigarren sailkatua, hurrenez hurren.
- A MULTZOA
- Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
- Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
- Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
- Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
- B MULTZOA
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
- Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
- Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa
Finala Villabonako Errebote plazan
Irabazleek urriaren 20ko jardunaldian jokatuko dute finala, Villabonako Errebote plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).